Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Berritzeguneetako Aholkularien

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

Abian da Jakin-mina, 4. DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldi-sorta

  1. 2018-11-14
  2. Pili Ikazuriaga

 

 

 

 

 

 

Jakiundek Jakin-mina programa antolatzen du DBHko 4. mailako ikasleentzat. Ikasturtez ikasturte egiten da programa. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra elkarlanean aritu da Jakiunderekin Jakin-mina sortu zenetik. Ikastetxeetako zuzendaritzek hautatzen dituzte parte hartuko dituzten ikasleak, haien interesa eta motibazio akademikoa aintzat hartuta. Aukeratutako ikasleei askotariko gaiei buruzko bost hitzaldi ematen dizkiete lehen mailako profesionalek, zientzialariek eta irakasleek.

Guztia irakurri (zientziakaiera.eus)

 

Durangoko Azokeak aurtengo iragarkia aurkeztu dau

  1. 2018-11--6
  2. Pili Ikazuriaga

 

Miren Amuriza eta Oier Guillan dira iragarkiaren narratzaileak.

Euskaraldia 11 egun euskaraz

  1. 2018-10-29
  2. Pili Ikazuriaga

 

Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da.

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Horretarako, herriz herri antolatu gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nork har dezake parte?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko, gutxienez, euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Eta bitartean, zer egin dezakegu?

Herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatu ari diren batzordeetan parte har dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok egin dezakegu gure ekarpena.

Eta, noski, berandu baino lehen eman izena zure txapa eskuratu ahal izateko 

Eskuliburu bat egin du Euskaltzaindiak, batuari buruzko argibideak emateko

  1. 2018-10-17
  2. Pili Ikazuriaga

Euskara Batuaren Eskuliburua

Euskaltzaindiak urteotan emandako arauak eta gomendioak "era didaktikoan" jaso dituzte: "jarraibidezko liburu praktiko bat" da. Liburu gisara argitaratu dute, baina Interneteko ataria izango da ardatza: kontsultarako aukera du, eta eguneratuz joango dira. Euskaltzaindiaren webgunea ere eraberritu dute.

Osorik irakurri

Hizkuntzarekin zer nahi da, nola?

  1. 2018/10/15
  2. BN-HN

«Hizkuntzarekin zer nahi da, nola? Kontuz desiratzen den horrekin!» 

JEROEN DARQUENNES 
LINGUISTIKA IRAKASLEA NAMUR-EKO UNIBERTSITATEAN 

Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean izan da hizkuntza minorizatuetan aditua den hizkuntzalari hau. Modu gordin, didaktiko eta desafiatzailean plazaratu zituen bere iritziak, zer pentsatua emanez, kanpotik ikasteko aukera paregabea eskainiz.