Ulibarri programaren araudia

 

 

NORMALIZAZIOAREN LEGEA

10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa

Euskadiko herritar guztiei jakinarazten diet EuskoLegebiltzarrak azaroaren 24ko 10/1982 "Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea", onartu duela. Ondorioz, Euskadiko herritar guztiei, norbanako zei nagintari, bete eta  betearazi dezatela agintzen diet.

Gasteizen, 1982ko azaroaren 24ean.

Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-aginteen esku jartzen dute euskararen erabilera normalizatzera eta garatzer abideratutako neurriak hartzea, berebi ikuspegiak kontutan hartuz: bai Euskal Herriaren kultura-ondarearen funtsezko osagai denez eta bai, gaztelaniarekin batera, Autonomia Erkidegoko lurraldean erabilera ofizialeko hizkuntza denez.

Horretaz, bada, euskara gure Erkidegoaren nortasunaren ezaugarri nabarmenena eta objetiboena dela ezagutzen dugu eta, euskara jakinez eta erabiliz, gizakiak erkidegoan bete-betean txertatzeko tresna dela.

Euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa izateak eta gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizializateak, arrazoibat ala beste dela-eta euskara erabili ezin duten herritarren eskubideei inongo kalterik ez die ekarri behar, inondik inora, Euskal Herriko Autonomia  Estatutuaren 6, artikuluaren 3. zenbakian propio esaten denarekin bat.

Hizkuntza Euskal Herriko herritar guztien integrazio-tresna gisa aitortuz gero, euska lherritarrek hizkuntza arloan dituzten eskubideak lege-antolamenduan jasotzeariekin behar zaio eta, bereziki, hizkuntza ofizial bietako edo zeinetan hitzegitekoa eta Euskal Herria gordailu duen kultura-ondarearen funtsezko zati den aldetik gure hizkuntzari zor zaion babesaren ziurtasuna.

ULIBARRI DEKRETUA

84/2019 DEKRETUA, ekainaren 11koa, Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen duena.

Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen bigarren kapituluak euskararen eskola-munduko erabilera du xede. Lege horrek honako betebeharra ezartzen dio Eusko Jaurlaritzari: eskola-munduko euskal giroa bermatzea eta ikastetxeen barne- nahiz kanpo-jardueran euskara adierazpide normala bihurtzea.

Horixe bera baieztatzen da 1983ko abuztuaren 1eko Aginduan. Agindu horrek garatu egiten du uztailaren 11ko 138/1983 Dekretua, zeinak hizkuntza ofizialek irakasmunduan izan behar duten erabilera arautzen baitu. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 1eko 1/1993 Legeak ere, berretsi egiten du aurrekoa bere 23. artikuluan.

Berrikiago ere, Heziberri 2020 planak eta hortik eratorritako abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuak, abenduaren 22ko 237/2015 Dekretuak eta irailaren 6ko 127/2016 Dekretuak, zeinek, hurrenez hurren, oinarrizko hezkuntzako, haur hezkuntzako eta batxilergoko curriculumak onartzen baitituzte, Hezkuntza Sistemaren helburutzat hartzen dute bi hizkuntza ofizialen erabileran oreka eta berdintasuna bilatzea, eta euskarak gizarte-erabilera desorekatua eta ahula duenez gaztelaniaren aldean, euskara hezkuntza-komunitatearen jarduera guztietan adierazpide normala izatera iristea, eta Ikastetxeek euskara eta gaztelania landuko dituztela esaten dute, ikasleek eskuratu ahal izan ditzaten bi hizkuntza horiek ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko trebetasunak, eta biak hala biak erabil daitezen eremu pertsonalean, sozialean eta akademikoan.

Ildo horretatik, 1996-1997 ikasturtean, Hezkuntza Sailak hizkuntza normalizazioko 23 proiektu ezarri zituen, saiakuntza gisa, beste horrenbeste ikastetxetan. Esperientzia horietatik abiatuta, eta egindakoen on-gaitzak baloratu ondoren, ikastetxeetako hizkuntza proiektuak egin eta abiarazteko lehen deialdi irekia egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1997ko maiatzaren 8an. Ulibarri Programa jaio zen.

Ulibarri Programaren garrantziaz eta eraginaz jabeturik, Hezkuntza Sailak programa osoa arautzeko beharra ikusi zuen, eta horixe egin zuen hizkuntza normalizazioko Ulibarri Programa arautzen duen abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuaren bitartez (abenduaren 31ko EHAA, 255 zk.).

Dekretu horren babesean Ulibarri Programak egindako bidea emankorra eta oparoa izan da, eta, gaur egun, 400 ikastetxe inguru dihardute programaren barruan beren hizkuntza normalizazioko proiektuak lantzen eta garatzen.

Hori horrela izanik ere, hamalau urte hauetako ibilbidea aztertuta, programan zenbait doikuntza egiteko beharra ikusi da.

Horrek guztiak beharrezko egiten du Ulibarri Programa arautzen duen dekretua indargabetzea eta etorkizuneko egoerak arautzeko dekretu berri bat onartzea.