HIZKUNTZA OHITUREN ALDAKETARAKO EUSLE ETA ULERRIZKETA METODOLOGIEN INGURUKO MINTEGIA URRIAREN 30EAN

  1. 2019.09.06 |
  2. B01 HNA

"Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean gidatzen duen Aldahitz proiektuak ibilbide emankorra egin du 2010ean abiatu zenetik. Ikerketa-ekintza baliatzen da proiektuan hizkuntza ohiturak eraldatzeko metodologiak sortu, aplikatu, hobetu eta jendarteratzeko. Aldahitzen orain arteko ibilbidean sortutako bi metodologia nagusiak EUSLE (2012) eta ULERRIZKETA (2019) dira.

Urriaren 30ean Gasteizen mintegi teknikoa eskainiko da bi metodologia hauek ezagutu eta erabiltzeko jardunbideak jaso nahi dituen orori zuzenduta. Gainera, Ulerrizketa metodologiaren argitalpen eta bideo berriak aurkeztuko dira.

Goiz bateko iraupena izango du mintegiak (9:30etatik 13:30ak arte) eta ikuspegi teknikotik hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak (euskararen aldera) errazteko tresnetan interesa duten denetariko teknikari eta profesionalei zuzentzen zaie. Besteak beste, honako hauei: aholkularitza enpresetan lanean ari diren teknikariei, administrazio publikoetako euskara teknikari zein arduradunei, herrietako euskara elkarteetako langileei, enpresetako euskara batzordeetako kideei, unibertsitateko irakasle eta ikerlariei, ikastetxeetako zuzendari zein guraso elkarteetako kideei, euskaltegietako arduradun zein irakasleei, eta abar.

Saio ezberdinak tartekatuko dira, bi metodologietara ikuspegi ezberdinetatik hurbilduz: metodologien oinarriei eta ezaugarriei buruzko azalpenak, metodologiak aplikatzeko esperientziak egin dituzten lankideen lekukotzak, antolaketarako ematen diren urratsak, eta abar.

Parte hartzeko, beharrezkoa da mintegian izena ematea urriaren 23a baino lehen. Matrikulak 60 euroko prezioa du.

Informazio osagarria eta izen-ematea: www.soziolinguistika.eus/ulerrizketamintegia"

 

Informazio iturria

Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean gidatzen duen Aldahitz proiektuak ibilbide emankorra egin du 2010ean abiatu zenetik. Ikerketa-ekintza baliatzen da proiektuan hizkuntza ohiturak eraldatzeko metodologiak sortu, aplikatu, hobetu eta jendarteratzeko. Aldahitzen orain arteko ibilbidean sortutako bi metodologia nagusiak EUSLE (2012) eta ULERRIZKETA (2019) dira.

Urriaren 30ean Gasteizen mintegi teknikoa eskainiko da bi metodologia hauek ezagutu eta erabiltzeko jardunbideak jaso nahi dituen orori zuzenduta. Gainera, Ulerrizketa metodologiaren argitalpen eta bideo berriak aurkeztuko dira.

Goiz bateko iraupena izango du mintegiak (9:30etatik 13:30ak arte) eta ikuspegi teknikotik hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak (euskararen aldera) errazteko tresnetan interesa duten denetariko teknikari eta profesionalei zuzentzen zaie. Besteak beste, honako hauei: aholkularitza enpresetan lanean ari diren teknikariei, administrazio publikoetako euskara teknikari zein arduradunei, herrietako euskara elkarteetako langileei, enpresetako euskara batzordeetako kideei, unibertsitateko irakasle eta ikerlariei, ikastetxeetako zuzendari zein guraso elkarteetako kideei, euskaltegietako arduradun zein irakasleei, eta abar.

Saio ezberdinak tartekatuko dira, bi metodologietara ikuspegi ezberdinetatik hurbilduz: metodologien oinarriei eta ezaugarriei buruzko azalpenak, metodologiak aplikatzeko esperientziak egin dituzten lankideen lekukotzak, antolaketarako ematen diren urratsak, eta abar.

Parte hartzeko, beharrezkoa da mintegian izena ematea urriaren 23a baino lehen. Matrikulak 60 euroko prezioa du.

Informazio osagarria eta izen-ematea: www.soziolinguistika.eus/ulerrizketamintegia

 

Informazio iturria