Eskabidea

Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen duen ekainaren 11ko 84/2019 Dekretuaren arabera, ikastetxeek Ulibarri Programan onartuak izateko eta jarraitzeko deialdia urtero egingo du hezkuntzaren alorreko eskumenak dituen sailburuak.

Eskabidearekin batera, Ulibarri Programan onartuak izan nahi duten ikastetxeek honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte: 

a) Ikastetxearen hizkuntza normalizazioko proiektua, dekretu honetan ezarritakoaren arabera eta aplikazioari begira Berritzeguneetako hizkuntza normalizazioko aholkulariek emandako instrukzioekin bat, eta, betiere, www.ulibarri.euskadi.eus webgunean dagoen eredua erabilita.

b) Proiektu-proposamenak ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren edo ikastetxeko Eskola Kontseiluaren onarpena baduela egiaztatzen duen agiria (akta).

c) Proiektu-proposamena ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren ildo nagusietan txertatzen dela egiaztatzen duen Ikastetxeko zuzendaritzaren agiria.