Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Berritzeguneetako Aholkularien

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

URRUZUNOTARRAK GEHITUZ 2019

  1. 2019/01/17
  2. BN-HN
Literatura-lehiaketan parte hartzeko oinarriak
1.- Ondoren zehazten diren mailetako ikasleek parte har dezakete:
A kategoria (Batxilergoko 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).
B kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak).
2.- Bi arlo izango dira: prosa eta poesia.
3.- Literatura-lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatura-saririk irabazi gabeak. Baldintza hauetakoren bat bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da egilea, horretarako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak berariazko erabakia hartu eta gero. Epaia publiko egin eta gero, frogatuko balitz saritutako lanen batek ez duela baldintza horietako bat betetzen, jasotako sariak itzuli egin beharko ditu egileak. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.

Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasuna

  1. 2018-12-13
  2. Iñaki Biain

Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasunaren garapenaren inguruko artikulu interesgarri ugari argitaratzen ari da Kaiera aldizkari digitala.

Irakurketaren inguruan:
Irakurketa Haur Hezkuntzan. Lauaxeta Ikastolako HitzHartu programaren baitan
Lauaxeta Ikastolan, HitzHartu! programan oinarritzat ditugun ildo nagusiak  hizkuntzen trataera bateratua, ikuspegi komunikatibo-interaktiboa, irakurzaletasuna eta kultura literarioaren sustapena dira. Irakurmena lantzeko aurrekari sendoak behar ditugu ikasleen berariazko gaitasunetan  eta, beraz, kontu handiz programatzen ditugu Haur…

Irakurketa, babesgabetasunean dauden nerabeen bidelagun
Europan, babesgabetasun egoeran dauden haurren kopuruak gora egin du azken urteetan. Finantza-krisiak haur batzuen kalitatezko zaintza bermatzeko zailtasunak eragin ditu. Espainiako Estatuan, esaterako, 13.700 haur daude instituzioen zaintzapean. EAEn ere haur eta gazte asko bizi…

Guraso eta seme-alaben arteko irakurketa partekatuak gurasoen irakurketarekiko harremana hobetzen du
Irakurtzea ona dela eta ekartzen dizkigun onurak askotarikoak direla gauza jakina da. Irakurketa hori etxean, seme-alabekin batera, modu partekatuan egitea azken horientzat mesedegarria dela dioten ikerketak ere badaude.   Beste ikerketa batzuek, ordea, argi adierazten…
gehiago irakurri>>>>>>>>>

Gazteentzako bideo lehiaketa

  1. 2018-12-03
  2. Pili Ikazuriaga

 

Gazteentzako bideo lehiaketa honetan parte hartzeko aukera dute gure gazteek. Animatu!

  • bideo laburren lehiaketa 

  • 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta

  • www.urtxintxa.eus/zesatezue webgunean informazioa

  • 850€ daude saritan eta edozein gaztek hartu dezake parte.

Parte hartzeko:
1.- Bideoa Youtubera igo.
2.- Bideoaren izena: "ZESATEZUE: bideoaren izenburua"
3.- komunikazioa@urtxintxa.eus emailera mezua bidali. Taldekideen datuak eta kontakturako telefono batekin. Eta bideoaren URL helbidea.
4.- Sare sozialetan #zesatezue traolarekin partekatu.

Abenduaren 28a baina lehen

Lehiaketaren GOMENDIOETAN dago ikusgai  informazio guztia.

200 kultur ekitaldi eta 247 erakusmahai, Durangoko Azokan

  1. 2018-11-29
  2. Pili Ikazuriaga

 

Kultur topagunearen 53. edizioan, 304 liburu, 93 disko eta 18 aldizkari berri egongo dira eskuragarri. Abenduaren 6an, Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazlea iragarriko dute. Sustatun informazio gehiago.

Bestalde, Irudienean haurrentzako euskarazko zinema emanaldia eta bikoizketa tailerra eskainiko dira, Zugaza zinema aretoan, 15:30etatik aurrera.

Irudienea euskarazko ikusentzunezkoen gunea da, Durangoko Zugaza zineman kokatuta Durangoko Azoka egiten den egunetan. Bada, aurten HIRU3 komunitatea ere han izango da, Irudienea gunean, abenduaren 6rako antolatutako haurrentzako euskarazko zinema emanaldian.

Emanaldi bakoitzera joateko sarrerak zozkatuko ditu Hiru3 komunitateak kideen artean.

Izan HIRU3 klubeko kide eta zatoz Durangoko Azokara euskarazko zinemaz gozatzera!

Abian da Jakin-mina, 4. DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldi-sorta

  1. 2018-11-14
  2. Pili Ikazuriaga

 

 

 

 

 

 

Jakiundek Jakin-mina programa antolatzen du DBHko 4. mailako ikasleentzat. Ikasturtez ikasturte egiten da programa. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra elkarlanean aritu da Jakiunderekin Jakin-mina sortu zenetik. Ikastetxeetako zuzendaritzek hautatzen dituzte parte hartuko dituzten ikasleak, haien interesa eta motibazio akademikoa aintzat hartuta. Aukeratutako ikasleei askotariko gaiei buruzko bost hitzaldi ematen dizkiete lehen mailako profesionalek, zientzialariek eta irakasleek.

Guztia irakurri (zientziakaiera.eus)