Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

BERRITZEGUNEETAKO AHOLKULARIEN

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

Prest_Gara 2019/2020 ikasturterako ikastaroen eskaintza

  1. 2019.06.11
  2. B01 HNA

"Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako irakasleei zuzenduriko Prest_Gara 19/20 programako eskaintzaren baitan 18 ikastaro UEUren eskutik jaso ditzakezu.

Prest_Garan izena emateko lehen epealdia ekainaren 3an zabaldu da. Lehen epealdi honetan izena emateko azken data ekainaren 14an amaitzen da, adi beraz interesatuok!

Izena emateko Hezkuntza Saileko aplikaziora jo behar da: IRAKASLEGUNE ataria

Jarraian UEUk antolaturiko ikastaroen inguruko informazioa duzu.

1. epea: 2019ko iraila eta urrian egingo diren ikastaroak

Izen emateko epea : 2019/06/03- 2019/06/14

760 – Euskararekiko jarreretan eta jokabideetan eragiteko oinarriak eta jarduerak LHn eta DBHn
775 – Sare-sozialak:berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako tresna (On-line)
904 – Berba-sarea: eremu formaletan harremanak euskalduntzeko egitasmoa
924 – Hezkidetzan alde busti (On-line)
925 – Hezkuntza afektibo sexuala lantzen Haur, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (On-line)
 

2. epea: 2019ko azaroa eta 2020ko maiatza bitartean egingo diren ikastaroak.

Izen emateko epea: 2019/09/09 – 2019/09/27

056 – Hizkuntzen irakaskuntza: ahozko hizkuntza lantzen LHn
153 – Balio etikoak DBHn
154 – Balio etikoak DBHn
155 – BHko tutoretza eskola inklusiboan
162 – Hezkidetzara sarrera STEAM diziplinetan: jakintza, zientzia eta bizitza
163 – Hizkuntzen irakaskuntza: ahozko hizkuntza lantzen DBHn
164 – Hizkuntzen irakaskuntza: ahozko hizkuntza lantzen DBHn
165 – Hizkuntzen irakaskuntza: ahozko hizkuntza lantzen DBHn
171 – STEM bokazioak nola sustatu
172 – Zehar konpetentziak nola landu eta nola ebaluatu
173 – Zehar konpetentziak nola landu eta nola ebaluatu
296 – Ikastetxeko espazioen erabileraren eta antolamenduaren azterketa genero."

UEU webgunea

ZER DA 2DEO?

  1. 2019.06.05
  2. B01 HNA

Hauxe dakar Tabakalerak bere webgunean: "2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategia da. Bere helburua euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea da, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz, eta zabalkunde kanalak biderkatuz, betiere sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz.

Tabakalera bezalako nazioarteko kultura garaikidearen ekoizpen zentro baten testuinguruan, talentua identifikatzea eta diziplinartekotasuna sustatzeaz gain, ikus-entzunezko sektorearentzako elkargune bikaina izango da laborategia, talentu berriak eta profesionalak elkartuko dituen lekua, gurutzatze honetatik proiektu berriak sortuko direlakoan."

Tabakalera

 

Berriak dakarrena ere, hementxe.

"Administrazioko testugintzaren lantegia", Donostian eta Bilbon (online saioak eta aurrez aurrekoak), Patxi Petrirenarekin

  1. 2019.05.30
  2. B01 HNA

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dute, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa, 2018koaren ildo beretik. Zenbait testu aztertuko dira, irakasleak zein lantegikideek proposatuak, eta hiztegiari, joskerari eta fraseologiari dagozkion gaiak landuko, ariketa eta azalpen bidez.

Iazko ikasleek ere har dezakete parte lantegi honetan.

Patxi Petrirena izango da irakaslea.

Lantegia ekainaren 13an hasiko da, eta aurrez aurreko saioak ekainaren 18an eta 25ean izango dira, Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta Bilbon ekainaren 19an eta 26an, Euskararen Etxean. Aurrez aurreko saioa guztiak arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara izango dira.

Helburuak

Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.
Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.
Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.
Izena emateko epea: 2019ko maiatzaren 28tik ekainaren 5era, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea

47. Udako Ikastaroak 2019 #ElkarEkin --> IZEN EMATEA IREKITA.

  1. 2019.05.17
  2. B01 HNA

47.Udako Ikastaroak: HEZKUNTZA arloko eskaintza.

UEUren 47. Udako Ikastaroen barne Hezkuntzarekin lotutako eta irakasleei zuzendutako ondoko jarduerak eskaintzen dituzte:

JARDUNALDIAK

  • Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana. (Bilbo, ekainak 20).
  • Ikastolak eta Kooperatibismoa (I.Topaketa): publikotasun berri baten bila: komunitatea eta demokrazia parte-hartzailea.(Eibar, uztailak 8).

 
IKASTARO ETA TAILERRAK

  • Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza DBHko Natur Zientzietan: ingurumenari loturiko proiektuen diseinua. (Iruñea , ekainak 25-26).
  • NextCloud & Moodle: hezkuntzarako azpiegitura libreak garatzen. (Eibar, ekainak 27-28).
  • Kaixo Mundua: Teknologiaren erabileratik sormenera, konpetentzia digitala ikastetxean lantzeko estrategia eta baliabideak. (Eibar, ekainak 27).
  • Komunikazio Ez Bortitza: hastapeneko edukiak. (Eibar, ekainak 27-28).
  • Sormena lantzen: idatz dezagun ipuin laburra.(Baiona, uztailak 1-2).
  • Informatika desentxufatua: posible da informatika ikastea gailu digitalik gabe? (Baiona, uztailak 2-3).
  • Euskara gaitasuna lantzen: Euskara Batuaren Eskuliburuaren (EBE) aurkezpena eta erabilera eta euskarazko terminologia-lanaren normalizazioa. (Baiona, uztailak 3).
  • Euskaraz beti eta hobeki, hizkuntza landuz. (Baiona, uztailak 2).
  • Wikimedia lantegia 2019: Txori bat da? Hegazkina? Ez, Wikidata da (eta komikiak wikitzeko beste superheroi batzuk). (Donostia, uztailak 2).
  • Challenge yourself: zure ikasgaien azalpenak hobetu zenbait metodologia uztartuz. (Eibar, uztailak 8-9).
  • Familia-terapiaren hastapenak. Behaketa teoriko-praktikoa. (Eibar, uztailak 10-11).
  • Hizkuntza irakaskuntzan bide berriak: nola erabili ahozko komunikazioa eta simulazioak, lanerako hizkuntza irakaskuntzan. (Eibar, uztailak 10-11).

UEUk eta Nafarroako Hezkuntza departamentuak elkarlanean antolatutako ikastaroak:

  • Harremanak 3.0: gazteen sexualitatearen esku-hartzea espazio digitalean.
  • Gaitasunetan oinarritutako unitate didaktikoak. 
  • Euskararen erabileraren lanketa ikasgelan HH-LH. 

 
Ikusi elkarlanean antolatutako ikastaro guztien zerrenda: UEU eta Nafarroako Hezkuntza ikastaroak.

Ikastaroak irakasleentzat HOMOLOGATUTA daude.

Informazio gehiagorik nahi izanez gero, jo lotura honetara:

https://labur.eus/iZqTB

EuskarAbenturak baditu aurtengo 121 espedizio-kideak

  1. 2019.05.09
  2. B01 HNA

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16 eta 17 urte bitarteko 121 neska-mutilek hartuko dute parte EuskarAbentura 2019 espedizioan. Taldeak euskararen lurraldea luze-zabal zeharkatuko du oinez, datorren uztailaren 1etik 31ra bitarte.

Iragan martxoaren 10ean (martxoaren 24ean diasporako, Behe Nafarroako eta Zuberoako neska-mutilen kasuan) itxi zuten EuskarAbentura 2019 espedizioan parte hartu nahi zutenek izena emateko epea.

Lan bat eta motibazio gutun bat igortzeko eskatu zitzaien. Lana burutzeko, hautagai bakoitzak hiru gai izan ditu aukeran:
> Maite ditut maite gure bazterrak: Euskal Herria eta aztarna ekologikoa.
> Joen-etorriak: migrazio mugimenduak.
> Errimak eta erritmoak: musika, kantak, dantzak, olerkiak, antzezpenak.

Inteligentzia mota ezberdinen araberako formatuak ere izan dituzte aukeran: Historikoa, Literarioa, Ikus-Entzunezkoa, Musikala, Plastikoa edota Sormen Digitala.

Lurralde bakoitzetik abenturara batuko ziren gazteentzako plaza kopurua aldez aurretik ezartzeko, lurralde bakoitzeko biztanleriak Euskal Herriko biztanleria osoarekiko suposatzen duen proportzioa hartu zuten kontuan, eta 121 laguneko taldera estrapolatu. Era berean, Euskal Herriko errealitate soziolinguistiko anitzen presentzia bermatzea eta neska/mutil proportzio orekatua lortzea ere finkatu zuten helburu gisa (%35 / %65-eko aldea, asko jota). Bestalde, bi leku gorde zituzten zortzigarren euskal probintziakoentzat. Dena dela, aurretiaz ezarritako kuota horietako batzuk betetzea ezinezkoa izan da lurralde batzuetatik behar baino eskaera gutxiago iritsi direlako (edo ezinbesteko baldintzak betetzen zituen bakar bat ere ez, Zuberoako kasuan).

Eusko Ikaskuntzako eta PuntuEUS Fundazioko 20 kide aritu ziren jasotako 263 proposamen eta motibazio gutunak ebaluatzen. Epaimahaiak originaltasun, estilo, teknika eta kalitate irizpideetan oinarritu du bere ebazpena.

Horrenbestez, une honetan, 121 gaztek dute EuskarAbentura 2019 espedizioan parte hartu ahal izateko lekua, guztiak 2002–2003 bitarte jaiotakoak. %65 neskak dira, eta %35 mutilak. Gaurtik hasita, astebeteko epea dute bermea ordaintzeko (berresteko). Atzera egin eta ezezkoa emanez gero, itxaron-zerrendan geratu diren gazteek eskuratu ahal izango dituzte haiek libre utzitako lekuak.

Informazio iturria