BERRITZEGUNEETAKO AHOLKULARIEN

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

UEUko negu-udaberriko ikastaroak prest

  1. 2020.01.28
  2. B01 HNA

Aurrekoetan bezala, UEUkoek ikasteko eskaintza ederra dakarte:

IKASTAROAK

Lehen Hezkuntzako espazioen diseinua. (on-line)
Gure eskola hezkidetzen. (on-line)
Proiektu bidezko metodologiak. (on-line)
Hizkuntza-teknologiak euskararen irakaskuntzan. (on-line)
Hezkuntza afektibo sexuala lantzen Haur eta Lehen Hezkuntzan. (on-line)
Detekzio eta esku-hartze goiztiarra ikaste zailtasunetan (Dislexia). (Iruñea)
Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu? (on-line)
Gatazken ebazpena hezkuntza sistemikotik abiatuta. (Iruñea)
Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? (Eibar)
Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) LHn eta DBHn lantzeko proiektuak. (Eibar)
Emozioen kudeaketa sakonean. (Eibar)
Sormena praktikan lantzen. (Iruñea)
Emoziotegia. (Iruñea)
Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC)
.

HITZALDI-ZIKLOAK

Soziolinguistika Hiztegi Txikia II. Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa. Berria!

2020 otsaila-maiatza. Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea.
 

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz). Hurrengo saioak:

urtarrila: Sorabiera.
otsaila: Ginea Bissauko kriolera.
martxoa: Lakota.
apirila: Nasa Yuwe.
.

JARDUNALDI ETA MINTEGIAK

Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten II. jardunaldiak. (2020-02-08, Eibar)
Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean. Jardunaldia. (2020-03-28, Eibar)

 

Informazio zehatzagorik nahi izanez gero, sartu UEUko webgunean eta sakatu  Internet loturak

Euskaraldia. Entitateek edizio berriko izen-ematea egin dezakete jada webgunean

  1. 2020.01.27
  2. B01 HNA

Euskaraldiaren 2.edizioa urte honen amaieran izango da. Aurtengoan lehentasuna izango dute ariguneek, eta hor protagonistak entitateak izango dira, hau da, erakunde, elkarte eta enpresak.

Euskaraldiaren webgunean entitateentzako izena-emateko formulario bat zabaldu dute. 

Horretarako, hala ere, beharrezkoa da entitate barruan dauden ariguneak identifikatzea lehenengo; eta kideen arteko adostasuna lortzea ere ezinbestekoa da.

Informazio zehatzagoa Euskaraldiak daukan webgunean.

 

Hizkuntzek modu desberdinean kodetzen dituzte emozioak

  1. 2020.01.22
  2. B01 HNA

Oraingo honetan atentzioa eman digu ikerketa baten emaitzak,   "Science aldizkariak argitaratutako lan baten arabera, hizkuntzek modu desberdinean kodetzen dituzte emozioak. Hizkuntza-familia batzuetan maitasuna alaitasunarekin lotzen da, baina beste batzuetan minarekin. Ia 2.500 hizkuntza aztertu dituzte ikerketarako, baina ez daigu euskara tartean dagoen.

Kasu klasiko batekin erkatu dituzte datuak ikertzaileek: koloreen pertzepzioarekin. Gauza jakina da koloreen izendapenetan ere kromatismoa ez dela berdin izendatzen hizkuntza guztietan. Euskarazko urdin edo beilegi bezalako terminoen anbiguotasuna ere aipatu izan da alde horretatik.

Ikerketa honetan ikusi dutenez, aldea handiagoa da emozioen kasuan, koloreetan baino. Grafiko honetan ikusten diren alde urdinek koloreen lexikalizazioaren aldeak ikusten dira, eta gorri-laranjaz ordez, emozioenak: hauetan desberdintasunak handiagoak dira.Kasu klasiko batekin erkatu dituzte datuak ikertzaileek: koloreen pertzepzioarekin. Gauza jakina da koloreen izendapenetan ere kromatismoa ez dela berdin izendatzen hizkuntza guztietan. Euskarazko urdin edo beilegi bezalako terminoen anbiguotasuna ere aipatu izan da alde horretatik.

Baina, hara, ikerketa honetan ikusi dutenez, aldea handiagoa da emozioen kasuan, koloreetan baino. Grafiko honetan ikusten diren alde urdinek koloreen lexikalizazioaren aldeak ikusten dira, eta gorri-laranjaz ordez, emozioenak: hauetan desberdintasunak handiagoak dira.

Euskara hizkuntza isolatua da eta sailkapen honetan non agertuko zen ez dakigu: 24 kontzeptu aztertu dituzte 2.474 hizkuntzatan, baina artikuluan ez dago euskararen aipurik eta hizkuntzen zerrenda ere ez da agertzen. "

Dena dela, Euskararen gaineko analisia Zientzia Kaiera agerkarian Juanma Gallegok argitaratu zuena hilaren 8an.

 

Gehiago irakurri

Informazioa eta argazkia Sustatu-tik hartuak

 

‘Ponpoxo’, ‘kurdu’ eta ‘gorririk’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

  1. 2020.01.16
  2. B01 HNA

Gaurko sarrera Euskaltzaindiak atzo plazaratu zuen albisteari buruzkoa da:

 "Euskaltzaindiak 758 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik eguneratzen du urtean bitan, eta 2019ko bigarrena da gaur sareratu dena.

Hartara, azken sei hilabeteotan 758 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian (69 sarrera eta 689 azpisarrera), eta 472 osatu edo findu ditu. 

Guztira, 2019an 1.155 forma berri hiztegiratu ditu Akademiak (381 sarrera eta 774 azpisarrera). Horiei gehitu behar zaizkie moldatutako beste 937. “Ia maila berean ari gara Hiztegia handitzen eta lehendik dagoena osatzen eta fintzen. Zentzu horretan esan dezakegu Euskaltzaindia orekaz ari dela jokatzen”, ohartarazi du Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak.

Egun, beraz, 39.247 sarrera eta 8.086 azpisarrera (hau da, 47.333 forma) eta 65.294 adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak."

Gehiago irakurri

Lehiaketa 2 : Urruzunotarrak Gehituz Literatura Lehiaketa eta Euskal Ondarea Bideo Lehiaketa

  1. 2020.01.14
  2. B01 HNA

 

1. Ulibarri Programako Urruzunotarrak gehituz literatura-lehiaketa.  Izena emateko epea zabalik dago,  urtarrilaren 13tik otsailaren 28ra lanak jasotzeko.
Oinarriak, hementxe.


2. Euskal Kultura Ondarea bideo lehiaketa.Euskal Kultura Ondarea sariketa Eusko Jaurlaritzak antolatzen du EAEko bigarren hezkuntza ikasleen artean. Bideo-lehiaketa da, euskal ondare material edo inmaterialaren elementu bat nabarmendu behar dute aurkezten diren ikasle taldeek. Irekia dago jada 2020ko deialdia.

Ikasleei jakinaraziko diezue?