BERRITZEGUNEETAKO AHOLKULARIEN

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

Hizkuntzek modu desberdinean kodetzen dituzte emozioak

  1. 2020.01.22
  2. B01 HNA

Oraingo honetan atentzioa eman digu ikerketa baten emaitzak,   "Science aldizkariak argitaratutako lan baten arabera, hizkuntzek modu desberdinean kodetzen dituzte emozioak. Hizkuntza-familia batzuetan maitasuna alaitasunarekin lotzen da, baina beste batzuetan minarekin. Ia 2.500 hizkuntza aztertu dituzte ikerketarako, baina ez daigu euskara tartean dagoen.

Kasu klasiko batekin erkatu dituzte datuak ikertzaileek: koloreen pertzepzioarekin. Gauza jakina da koloreen izendapenetan ere kromatismoa ez dela berdin izendatzen hizkuntza guztietan. Euskarazko urdin edo beilegi bezalako terminoen anbiguotasuna ere aipatu izan da alde horretatik.

Ikerketa honetan ikusi dutenez, aldea handiagoa da emozioen kasuan, koloreetan baino. Grafiko honetan ikusten diren alde urdinek koloreen lexikalizazioaren aldeak ikusten dira, eta gorri-laranjaz ordez, emozioenak: hauetan desberdintasunak handiagoak dira.Kasu klasiko batekin erkatu dituzte datuak ikertzaileek: koloreen pertzepzioarekin. Gauza jakina da koloreen izendapenetan ere kromatismoa ez dela berdin izendatzen hizkuntza guztietan. Euskarazko urdin edo beilegi bezalako terminoen anbiguotasuna ere aipatu izan da alde horretatik.

Baina, hara, ikerketa honetan ikusi dutenez, aldea handiagoa da emozioen kasuan, koloreetan baino. Grafiko honetan ikusten diren alde urdinek koloreen lexikalizazioaren aldeak ikusten dira, eta gorri-laranjaz ordez, emozioenak: hauetan desberdintasunak handiagoak dira.

Euskara hizkuntza isolatua da eta sailkapen honetan non agertuko zen ez dakigu: 24 kontzeptu aztertu dituzte 2.474 hizkuntzatan, baina artikuluan ez dago euskararen aipurik eta hizkuntzen zerrenda ere ez da agertzen. "

Dena dela, Euskararen gaineko analisia Zientzia Kaiera agerkarian Juanma Gallegok argitaratu zuena hilaren 8an.

 

Gehiago irakurri

Informazioa eta argazkia Sustatu-tik hartuak

 

‘Ponpoxo’, ‘kurdu’ eta ‘gorririk’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

  1. 2020.01.16
  2. B01 HNA

Gaurko sarrera Euskaltzaindiak atzo plazaratu zuen albisteari buruzkoa da:

 "Euskaltzaindiak 758 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik eguneratzen du urtean bitan, eta 2019ko bigarrena da gaur sareratu dena.

Hartara, azken sei hilabeteotan 758 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian (69 sarrera eta 689 azpisarrera), eta 472 osatu edo findu ditu. 

Guztira, 2019an 1.155 forma berri hiztegiratu ditu Akademiak (381 sarrera eta 774 azpisarrera). Horiei gehitu behar zaizkie moldatutako beste 937. “Ia maila berean ari gara Hiztegia handitzen eta lehendik dagoena osatzen eta fintzen. Zentzu horretan esan dezakegu Euskaltzaindia orekaz ari dela jokatzen”, ohartarazi du Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak.

Egun, beraz, 39.247 sarrera eta 8.086 azpisarrera (hau da, 47.333 forma) eta 65.294 adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak."

Gehiago irakurri

Lehiaketa 2 : Urruzunotarrak Gehituz Literatura Lehiaketa eta Euskal Ondarea Bideo Lehiaketa

  1. 2020.01.14
  2. B01 HNA

 

1. Ulibarri Programako Urruzunotarrak gehituz literatura-lehiaketa.  Izena emateko epea zabalik dago,  urtarrilaren 13tik otsailaren 28ra lanak jasotzeko.
Oinarriak, hementxe.


2. Euskal Kultura Ondarea bideo lehiaketa.Euskal Kultura Ondarea sariketa Eusko Jaurlaritzak antolatzen du EAEko bigarren hezkuntza ikasleen artean. Bideo-lehiaketa da, euskal ondare material edo inmaterialaren elementu bat nabarmendu behar dute aurkezten diren ikasle taldeek. Irekia dago jada 2020ko deialdia.

Ikasleei jakinaraziko diezue?

1620, Nafarroa Beheregaina, Asisko Urmenetaren azken lana

  1. 2020.01.13
  2. B01 HNA

Komikia ere bada gure herriko historiaz jabetzeko bide ezin hobea. Nabarraldekoak Asisko Urmenetak argitaratu berri duen komikiaz ari dira berri honetan:

"Asisko Urmeneta marrazkilariak Nabarralde Fundazioaren eskutik plazaratu duen “1620, Nafarroa Beheregaina” azken komikia aurkeztuko du Iruñean, ostegun honetan (urtarrilak 16), 19.00etan. Egileak, Nafarroako historian erabakigarria izan zen data honen nondik norakoak azalduko dizkigu, bere ohiko estiloan. Umorea, beraz, ez da faltako saioan.

2020an 400 urte beteko dira Frantziako koroak Nafarroako azken estatu independentea bereganatu eta barne hartu zuela. Ezezaguna izanagatik, erreferentziazko data daukagu 1620 urtea, beraz, nafarrontzat. Frantziar ediktuaren aurrean, okupazioaren kontra egin zuten nafarrak ere egon ziren, nabarmentzekoak Pèir Lostau, Nafarroako Parlamentuko presidente jantzia; eta Estève Polverel, Estatu Nagusietako sindikoa; argumentario sendoaz Nafarroaren independentzia defendatu zutenak. Historiak zerbait irakasten baldin badigu, zera da: Nafarroak mende gehiago eman dituela burujabe, inoren jabe baino.

Nabarralderen eskutik, gure historiaren garai erabakigarri honen berri ematen digun komiki bat plazaratu berri du Asisko Urmenetak, “1620, Nafarroa Beheregaina” izenburupean."

Nabarralde, testua eta irudia.

Euskara eta Internet: 27zapata eta ZUT

  1. 2020.01.09
  2. B01 HNA

Euskara biziberritzeko erronka berrien inguruko hausnarketa abiatzean, ezin Internet eta komunikazio digitalak alde batera utzi.

 
Anjel Lertxundik esan zuen Internetek izan behar duela euskararen zortzigarren probintzia. «Hor ez bagaude, gureak egin du», zioen, «Joanak dira familiak, kaleak eta elizak hizkuntza baten transmisioa guztiz ziurtatzen zituzten garaiak». 
Batzuen ustez iritsi da zortzigarren lurraldea konkistatzeko garaia.

Besteen artean, Euskara eta Internet bikotearen bi adibide onak : Imanol Epelderen 27zapata Youtube kanala (autokritika umoretsua egunEROkotasunari) eta ZUT aldizkari digitala,eskuko telefono bidezko aldizkaria da, doako aplikazioa da. “Gazteek gaur egun edukiak kontsumitzeko duten joerari egiten dio keinu, eta mugikorra ZUTik mantentzeari, formatu horizontalera biratu gabe”, azaldu zuen Josu Bilbaok aldizkariaren aurkezpenean.

Imanol Epeldeen azken bala, hauxe: Etxepare RAP bi puntu zero. Imanol Epelderi jarraitzea merezi du.

ZUT aldizkariaren 4.alea gaur bertan plazaratu dute, aplikazioa deskargatu eta gure gazteek zer ikusten eta entzuten duten ikusiko duzu.

Argazkia: Twitterretik hartua.