Informazio Orokorra

Eskola Hiztun Bila datu basearen helburua, Eskola Hiztun Bila jardunaldietan sortutako materiala sailkatzea eta Ulibarritar zein normalkuntza lanetan dihardutenentzat eskura jartzea da. Jardunaldietan sortzen den materiala formatu desberdinetakoa izan daiteke: Bideoak, testu dokumentuak, aurkezpenak, eta abar.

Hitzaldien ezaugarriak

  • Izenburua: Hitzaldiaren izenburua
  • Datu orokorrak:
    • Hizlaria: Hitzaldiaren hizlaria zehazten da.
    • Data: Hitzaldia eman den eguna zehazten da.
    • Jardunaldia: Hitzaldia zein jardunaldiri dagokion zehazten da
    • Formatua: Hitzaldiaren materialaren formatua zehazten da. Aukerak hauek dira: Hitzaldiaren bideoa, aurkezpen dokumentua, artikulua eta mintegia.
    • Etiketak: Hitzaldiaren hitz gakoak dira. Etiketekin hitzaldien bilaketa erraztuko da.
  • Azalpen laburra: Hitzaldiaren edukiaren deskribapena da.
  • Dokumentuak: Hitzaldiak dokumentuak baditu, atal honetan zehaztuko da. Dokumentuak deskargatzeko aukera dago.
  • Bideoak: Hitzaldiaren bideoa badago, atal honetan zehaztuko da. Bideoa zuzenean ikusteko aukera dago.
  • Eman zure botoa: Hitzaldia baloratzeko aukera dago, eskala honetan: Oso txarra, txarra,Hala holakoa, Ona, Oso ona.

Lizentziak

Eskola Hiztun Bila dokumentazio biltegiko materialak bi lizentzia hauetariko batekin banatzen dira:
Creative commons

Aitortu-PartekatuBerdin 3.0

Oharra: material hau erabiltzaileen esku jartzen da Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziarekin. Lizentzia honekin edukia kopiatu, banatu eta erakutsi ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz:

 

  • Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu.
  • Lanaren kopia zein banaketa askea da.
  • Lan eratorriak, jatorrizko egiletza aitortzeaz gainera, baimen (lizentzia) berdina izan beharko du

 

Copyright

Eskubide guztiak egilearenak dira

Eskubide guztiak egilearenak dira.