Programan aritzeko baldintzak eta betebeharrak

323/2003 DEKRETUAn, abenduaren 23koan, zeinetan Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen baita, horiek guztiak ongi zehaztuak daude.

Webgunean parte hartzeko baldintzak

Web honetan 2 gune desberdin dituzu:

  1. Irekia: pasahitzik gabe ikus dezakezuna.
  2. Pribatua: Gune pribatuan sartzeko alta eskatu behar da. Horretarako honako baldintzak bete behar dira:

Alta eskatu, zertarako? 

Ulibarri.euskadi.eus webguneak eduki irekiez gain, eduki pribatuak ere baditu. Bertan programaren gestiorako tresnak, lan tresnak eta barne-edukiak aurkituko ditu alta egina duen ikastetxe edo erakundeak. 


Zer dago ulibarri webgunearen alde pribatuan? 

  • Programaren gestio- eta lan-tresnak: hizkuntzaren egoeraren diagnosia eta ebaluazioa egiteko, Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua (HNP) prestatzeko, urtez urteko plangintza prestatzeko eta beste hainbat eginkizun gauzatzeko tresnak.
  • Dokumentazioa eta kontsulta-materialak hizkuntza normalkuntzarako jarduera fitxak, Dokumentu Lagungarriak, Jarduera Bilduma eta beste batzuk.
  • Programaren barne-komunikaziorako tresnak: ulibarritarren foro pribatua, arazo teknikoetarako foroa, egutegia...
  • Barne-lanerako eta -prestakuntzarako gunea: lan taldeen guneak, on-line ikastaroak. 

Nork eska dezake alta ulibarri webgunean? 


  • Ulibarri Programan dauden ikastetxeek: Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua (HNP) landu ondoren Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren onarpena jaso duten ikastetxeek (egun 400 inguru).
  • Ulibarri Programan sartzeko asmoz, diagnosia eta proiektua landu nahi dituen ikastetxeek: hizkuntzaren egoeraren diagnosia egin eta Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua (HNP) landu nahi duten ikastetxeek. (Zuzendariak, Organu Gorenak...Ordezkari ofiziala izan behar da; eta ez irakasle batek modu pertsonalean)
  • EAEtik kanpoko ikastetxeek: baldin eta bere Hizkuntza Normalkuntzaren lanetarako ulibarri webguneko baliabideak erabili nahi badituzte.
  • Hizkuntza Normalkuntzan lanean dabiltzan erakunde edo elkarteek: Bere Hizkuntza Normalkuntzaren lanetarako ulibarri webguneko baliabideak erabili nahi badituzte.

Nola eskatu alta? 

Ulibarri programaren webgunean alta eskatzeko bi bide daude, ulibarri webgunetik zuzenean edo eskualdeko berritzeguneen bidez.

  • Ulibarri webgunetik alta eskatu. Bete ezazue Ulibarri programaren webgunean alta eskatu ataleko formularioa www.ulibarri.euskadi.eus webgunean eta zure alta eskaera lehenbailehen bideratuko da. 
  • Berritzeguneen bidez alta eskatu.
Aukera Prozedura
Ulibarri Programa barnean zegoen ikastetxea 

Ikastetxeko izango den Hizkuntza Normalkuntzako Arduradun Teknikoak (HNAT) egin dezala eskaera Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntzako (HNT) aholkulariaren bitartez

Ulibarri Programan sartzeko prestatzen ari den ikastetxea Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntzako (HN) arduradunak egin dezala eskaera Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntzako (HNT) aholkulariaren bitartez

EAEtik kanpoko ikastetxea

Ulibarri programako koordinatzaileari bidali e-posta mezu bat (bnnormalkuntza@berritzeguneak.eus)

Hizkuntza Normalkuntzan lanean dabilen erakunde edo elkarteak Ulibarri programako koordinatzaileari bidali e-posta mezu bat (bnnormalkuntza@berritzeguneak.eus)


Betiere ikastetxearen eta arduradunaren honako datu hauek eman beharko dituzue:

  • Ikastetxearen izena
  • Ikastetxearen kodea (EAEkoen kasuan soilik, Eusko Jaurlaritzak ikastetxea identifikatzeko erabiltzen duena)
  • Helbidea (kalea, zenbakia, herria eta posta kodea)
  • Hizkuntza Normalkuntzako (HN) arduradunaren datuak (Izen-abizenak eta Nortasun Agiriaren zenbakia)
  • Kontakturako bideak (telefono zenbakia eta ikastetxearen e-posta helbide ofiziala)