Eskolaren egungo erronkak eta egitekoak euskarazko gaitasun nahikoa ziurtatze aldera

Hizlaria: Uri Ruiz Bikandi (UPV/EHU)

Data: 2015-03-02

Jardunaldia: Eskola Hiztun Bila: XVIII. jardunaldia - Gasteiz, Bilbo, Galdakao, Lasarte.

Formatua: Hitzaldiaren bideoa

Azalpen laburra:

Lehenago ezkutuan egindakoen gainean, hogeita hamar urte luze daramatzagu ofizialki, argitan, euskaraz irakasten: etxetik dakartenei eta euskaraz hitz bat sekulan entzun gabe datozenei. Milaka atera dira honez gero unibertsitatetatik gure eskoletan ikasitako euskaldun berriak. Baina gure irakaskuntzan ez da dena nahi eta behar bezalakoa, bada zer hobetu. Badira eskola utzi eta euskaraz egiteko bere burua eroso sentitzen ez duten ikasleak. Egitekoa ez zaigu amaitu, ez. Aldi berean, eskola elebidun izatetik eleaniztuna izatera pasatu gara oso denbora gutxian. Betiko bost-orduetako eskolaldian askoz gauza gehiago irakatsi beharra ezarri zaigu, eta ez orain arteko zeregina lortu ezta erraza bihurtu delako. Nola egin bada? Nola lehengo euskararen lorpenei eutsi eta haiek hobetu, ez bada irakaste baldintza eta egite moduez sakonki hausnartuz, lanaren gainean begirada lagunkoia baina aldi berean kritikoa zabalduz? Nola, gure egitekoaz autokontrol handiagoa izan gabe? Hori egiten laguntzeko hitz egin nahi nuke.Lehenago ezkutuan egindakoen gainean, hogeita hamar urte luze daramatzagu ofizialki, argitan, euskaraz irakasten: etxetik dakartenei eta euskaraz hitz bat sekulan entzun gabe datozenei. Milaka atera dira honez gero unibertsitatetatik gure eskoletan ikasitako euskaldun berriak. Baina gure irakaskuntzan ez da dena nahi eta behar bezalakoa, bada zer hobetu. Badira eskola utzi eta euskaraz egiteko bere burua eroso sentitzen ez duten ikasleak. Egitekoa ez zaigu amaitu, ez. Aldi berean, eskola elebidun izatetik eleaniztuna izatera pasatu gara oso denbora gutxian. Betiko bost-orduetako eskolaldian askoz gauza gehiago irakatsi beharra ezarri zaigu, eta ez orain arteko zeregina lortu ezta erraza bihurtu delako. Nola egin bada? Nola lehengo euskararen lorpenei eutsi eta haiek hobetu, ez bada irakaste baldintza eta egite moduez sakonki hausnartuz, lanaren gainean begirada lagunkoia baina aldi berean kritikoa zabalduz? Nola, gure egitekoaz autokontrol handiagoa izan gabe? Hori egiten laguntzeko hitz egin nahi nuke.

Bideoak:

Dokumentuak: