Hezkuntza eta Hizkuntza Proiektua Hizkuntza Normalizazioaren ikuspegitik

Hizlaria: Maria Tato eta Jabi Bilbao (Berritzaguneetako HN aholkularien IkasPro taldeko kideak)

Data: 2015-03-02

Jardunaldia: Eskola Hiztun Bila: XVIII. jardunaldia - Gasteiz, Bilbo, Galdakao, Lasarte.

Formatua: Hitzaldiaren bideoa

Azalpen laburra:

Hezkuntza Proiektua, eta hortik eratortzen den Hizkuntza Proiektua, oinarrizko dokumentuak izaten dira ikastetxeko hezkuntza komunitatearentzat. Datozen ikasturteetan ikastetxe andana ariko da dokumentu hauek berritzen, sortzen…, Berritzegune Nagusiak argitaratutako giden bidez, edo beraien kabuz. Prozesu horietan **euskararen normalizazioa lehentasunezko gaien artean egon dadin**, eta ikastetxeetako euskara arduradun, euskara batzorde edota zuzendaritza taldeentzat **baliagarria izango delakoan**, ekarpen praktikoak egiten saiatu gara Hizkuntza Normalkuntza aholkulariok. Aipatutako proiektuak egiteko gidak alboan, Hizkuntza eta Hezkuntza Proiektu jasoak, aberatsak, eraginkorrak izatea gure esku ere badagoelako… ekin diezaiogun lanari!

Bideoak:

Dokumentuak: