Hizkuntzen Trataera Integrala (arloetako edukien eta hizkuntza alderdien programazio bateratua) IHiPn

Hizlaria: Vicent Pascual Granellekin (IEC) elkarrizketa

Azalpen laburra:

Hizkuntzaren trataera integrala (arloetan berariazko edukiak eta hizkuntza batera lantzea)

Hizkuntza eta Arloko Edukien Curriculum Integratua, artikulatzeko modua (liburuan proposatutakoa)

Arlo ez linguistikoetan landu behar diren hizkuntza-edukiak

  • Testu-generoak:
    • Ahozkoak: eztabaida-saioa (ikasleen artekoa), azal`penak ikasgelan (ikaslearena), gai baten garapena (irakasleak eginda), bateratze-saioa (talde-lanaren ondoren)
    • Idatziak: lan monografikoa, ikasgaia edo unitatea (testu-liburuarena), horma-irudia, entziklopedia-sarrera...
  • Berbaldi- edo diskurtso-motak: Solasaldi kooperatiboa (ezagutza eraikitzeko), gertaera historikoaren narrazioa, zerbaiten deskribapena, zerbait egiteko jarraibideak, behatutako gertakari baten azalpena edo ikuspuntua argudiatzea
  • Irakurtzeko eta idazteko trebetasunak:
    • Irakurtzekoak: gaia, ideia nagusiak eta xehetasunak identifikatzea; testua ulertzeko generoei eta testu-motei buruzko ezagutzak erabiltzea; gertaerak eta iritziak bereiztea; testuaren hitzezko eta ez hitzezko informazioak (mapak, grafikoak, argazkiak...) integratzea, testuaren ideien kalitatea baloratzea; egilearen asmoa eta bere ondorioak baloratzea
    • Idaztekoak: planifikatzea, dokumentatzea, zirriborroa prestatzea eta berrikustea; asmoa eta hartzailea aintzat hartuz ideia nagusiak eta edukiak garatzea; testu antolatzea, sarrera erakargarria, ideien garapen logikoa eta eraginkorra eta ondorio egokia izan dezan; irudiak eta soinuak eranstea; testura beste egileren baten hitzak ekartzea aipu edo parafrasien bidez
  • Trebetasun kognitibo-linguistikoak: erakutsi, azaldu, justifikatu, laburtu, adibideak eman...
  • Hizkera: jakintzagaiaren berariazko alderdi lexikoak, gramatikalak eta ortografikoak
  • Bestelako adierazpideak:
    • Tipografikoak: tipografia eta orrialdekatzea, grafikoak, mapak, diagramak, planoak, marrazkiak...
    • Multimedia: hipertestua, animazioa,musika...
  • Informazioa prozesatzea:
    • Estrategiak: informazioa bilatu, aukeratu, baloratu, antolatu, berregin eta komunikatu
    • Baliabideak: liburutegia, internet, multimedia dokumentuak...
  • Ikasteko eta lan egiteko teknikak: oharrak eta apunteak hartu, eskemak eta mapa semantikoak egin, galderak egin, argibideak eskatu, talde-lanean jardun, azalpena edo eztabaida-saioa prestatu, etab.

Bideoak: