Eskola Hiztun Bila: XVIII. jardunaldia Gasteiz, Bilbo, Galdakao, Lasarte. 2014-2015

HITZALDIA - Atzerriko Hizkuntzaren trataera euskara ardatz duen proiektu eleaniztunean

  1. Inma Muñoa, EHI

Aurkezpen honetan, atzerriko hizkuntzak euskaran ardaztutako eskola eleaniztun batean txertatzeko orientabideak eskainiko dira. Horretarako, eta ikastolen ibilbidean oinarrituz, atzerriko hizkuntzek Ikastolen Hizkuntza Proiektuak biltzen dituen eremuetan (instituzionalean nahiz pedagogikoan) duten funtzioa eta trataera zein den azalduko da. Era berean, funtzio nahiz trataera horren oinarrian dauden faktoreak aipatuko dira.

HITZALDIA - EHB14-15. Ikasleen ezagutza eta erabilera: Arrue Proiektuaren azken datuak eta zabaltzen diren aukerak (II. zatia)

  1. Xabier Aizpurua (ISEI-IVEI)

Arrue proiektua EAEko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabileraren inguruko ikerketa-ildo bat da, 2004. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean garatzen dutena. Ikerketa honen helburua da eskolako hizkuntza-erabilerak neurtzea, deskribatzea eta aztertzea, “Ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilerak zergatik dira diren bezalakoak?” galderaren erantzun posibleetara zientzia bidez hurbiltzen lagunduko diguten analisiak eginaz. Horretarako proiektu honetan darabilgun bideetako bat da hizkuntza-erabilera horiek nolabait baldintza ditzaketen hainbat aldagairekin nolako loturak dituzten kuantifikatzea, fenomeno osoaren ulermenean urratsez urrats aurreratzeko. 2010. urteaz geroztik, Arrue proiektuan zuzenean hartzen du parte ISEI-IVEIk, eta lankidetza horri esker lotu egin dira EAEko ikastetxe guztietan egiten den Ebaluazio Diagnostikoa proba eta Arrue proiektuko hizkuntza-erabileraren azterketa. Hala, 2011. urtean lehen aldiz, EAEko LMH4ko eta DBH2ko ikasle guztien eskolako erabileren azterketa egin da. Azterketa horren emaitzak zabaldu dira, eta horrekin batera, hizkuntza kontuetan aditu direnen artean emaitza horien irakurketa egiteko dinamika bati hasiera eman zaio (Ikasleak hiztun. 2011ko Arrue Proiektua. Ikerketaren emaitza. Adituen iritzi-azalpenak lanean jaso da dinamika horren lehen emaitza zabala). 2013. urtean bigarren aldiz egin da LMH4ko eta DBH2ko ikasleen hizkuntza-erabileraren azterketa Ebaluazio Diagnostikoa probaren bitartez. Azterketa horren emaitzak eta 2011ko datuekiko bilakaeraren berri emango da saio honetan. Ebaluazio Diagnostikoa proban, bestalde, ikasleen hizkuntza-komunikaziorako konpetentziak ere neurtzen dira, bai euskarazkoa eta bai gaztelaniazkoa. Horrek aukera ematen du ikasleen gaitasun erlatiboaren gaineko azterketak egiteko. Ikasleen euskarazko eta gaztelaniazko konpetentzia-datuak modu ezberdinean konbinatuz, gainera, hiztunen tipologiak eraiki ditzakegu, eta tipologia horiek urtez urte izaten ari diren bilakaera aztertu. Era berean, hiztun-tipologia horien eta eskolan neurtutako hizkuntza-erabileren artean nolako loturak ematen diren aztertzeko aukera ere zabaltzen da Arruen jasotzen ari garen datuen bidez. Guzti honi buruzko azalpen bat ere eskainiko da saio honetan, jaso diren datuek nolako azterketak egiteko aukerak zabaltzen dituzten adieraziz.

HITZALDIA - Eskolaren egungo erronkak eta egitekoak euskarazko gaitasun nahikoa ziurtatze aldera

  1. Uri Ruiz Bikandi (UPV/EHU)

Lehenago ezkutuan egindakoen gainean, hogeita hamar urte luze daramatzagu ofizialki, argitan, euskaraz irakasten: etxetik dakartenei eta euskaraz hitz bat sekulan entzun gabe datozenei. Milaka atera dira honez gero unibertsitatetatik gure eskoletan ikasitako euskaldun berriak. Baina gure irakaskuntzan ez da dena nahi eta behar bezalakoa, bada zer hobetu. Badira eskola utzi eta euskaraz egiteko bere burua eroso sentitzen ez duten ikasleak. Egitekoa ez zaigu amaitu, ez. Aldi berean, eskola elebidun izatetik eleaniztuna izatera pasatu gara oso denbora gutxian. Betiko bost-orduetako eskolaldian askoz gauza gehiago irakatsi beharra ezarri zaigu, eta ez orain arteko zeregina lortu ezta erraza bihurtu delako. Nola egin bada? Nola lehengo euskararen lorpenei eutsi eta haiek hobetu, ez bada irakaste baldintza eta egite moduez sakonki hausnartuz, lanaren gainean begirada lagunkoia baina aldi berean kritikoa zabalduz? Nola, gure egitekoaz autokontrol handiagoa izan gabe? Hori egiten laguntzeko hitz egin nahi nuke.Lehenago ezkutuan egindakoen gainean, hogeita hamar urte luze daramatzagu ofizialki, argitan, euskaraz irakasten: etxetik dakartenei eta euskaraz hitz bat sekulan entzun gabe datozenei. Milaka atera dira honez gero unibertsitatetatik gure eskoletan ikasitako euskaldun berriak. Baina gure irakaskuntzan ez da dena nahi eta behar bezalakoa, bada zer hobetu. Badira eskola utzi eta euskaraz egiteko bere burua eroso sentitzen ez duten ikasleak. Egitekoa ez zaigu amaitu, ez. Aldi berean, eskola elebidun izatetik eleaniztuna izatera pasatu gara oso denbora gutxian. Betiko bost-orduetako eskolaldian askoz gauza gehiago irakatsi beharra ezarri zaigu, eta ez orain arteko zeregina lortu ezta erraza bihurtu delako. Nola egin bada? Nola lehengo euskararen lorpenei eutsi eta haiek hobetu, ez bada irakaste baldintza eta egite moduez sakonki hausnartuz, lanaren gainean begirada lagunkoia baina aldi berean kritikoa zabalduz? Nola, gure egitekoaz autokontrol handiagoa izan gabe? Hori egiten laguntzeko hitz egin nahi nuke.

HITZALDIA - Etxepare Rap proiektua

  1. Imanol Epelde, Etxepare Rap proiektuaren egilea eta Zarauzko Antoniano ikastetxeko HNPa.

Etxepare Rap proiektua

HITZALDIA - Hezkuntza eta Hizkuntza Proiektua Hizkuntza Normalizazioaren ikuspegitik

  1. Maria Tato eta Jabi Bilbao (Berritzaguneetako HN aholkularien IkasPro taldeko kideak)

Hezkuntza Proiektua, eta hortik eratortzen den Hizkuntza Proiektua, oinarrizko dokumentuak izaten dira ikastetxeko hezkuntza komunitatearentzat. Datozen ikasturteetan ikastetxe andana ariko da dokumentu hauek berritzen, sortzen…, Berritzegune Nagusiak argitaratutako giden bidez, edo beraien kabuz. Prozesu horietan **euskararen normalizazioa lehentasunezko gaien artean egon dadin**, eta ikastetxeetako euskara arduradun, euskara batzorde edota zuzendaritza taldeentzat **baliagarria izango delakoan**, ekarpen praktikoak egiten saiatu gara Hizkuntza Normalkuntza aholkulariok. Aipatutako proiektuak egiteko gidak alboan, Hizkuntza eta Hezkuntza Proiektu jasoak, aberatsak, eraginkorrak izatea gure esku ere badagoelako… ekin diezaiogun lanari!

HITZALDIA - Hezkuntza eta Hizkuntza Proiektuak lantzeko gidek proposatzen dituzten eskemak eta lan-prozedurak.

  1. Jon Lopez, Berritzegune Nagusiko Zuzendaria

Plangintza eskola-eremuan eta planen eta proiektuen lidergoa. Hezkuntza proiektua oinarrizko dokumentua da eta lotura du ikastetxeko beste dokumentuekin: ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak hezkuntza jarduerari koherentzia eta jarraipena emateko Hizkuntza Proiektua bertan kokatu. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua Hezkuntza Proiektuaren atala izanik horretarako bideratu den eskema eta lan-prozedura. Hezkuntza Proiektua egiteko Gidaren ezaugarri nagusiak eta Klabeak izango ditugu hizpide, hezkuntza proiektuaren eta hizkuntzaren proiektuaren elaborazio-prozesurako.

HITZALDIA - Ikasleen ezagutza eta erabilera: Arrue Proiektuaren azken datuak eta zabaltzen diren aukerak

  1. Iñaki Martínez de Luna (Soziolinguistika Klusterra – UPV/EHU)

Arrue proiektua EAEko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabileraren inguruko ikerketa-ildo bat da, 2004. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean garatzen dutena. Ikerketa honen helburua da eskolako hizkuntza-erabilerak neurtzea, deskribatzea eta aztertzea, “Ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilerak zergatik dira diren bezalakoak?” galderaren erantzun posibleetara zientzia bidez hurbiltzen lagunduko diguten analisiak eginaz. Horretarako proiektu honetan darabilgun bideetako bat da hizkuntza-erabilera horiek nolabait baldintza ditzaketen hainbat aldagairekin nolako loturak dituzten kuantifikatzea, fenomeno osoaren ulermenean urratsez urrats aurreratzeko. 2010. urteaz geroztik, Arrue proiektuan zuzenean hartzen du parte ISEI-IVEIk, eta lankidetza horri esker lotu egin dira EAEko ikastetxe guztietan egiten den Ebaluazio Diagnostikoa proba eta Arrue proiektuko hizkuntza-erabileraren azterketa. Hala, 2011. urtean lehen aldiz, EAEko LMH4ko eta DBH2ko ikasle guztien eskolako erabileren azterketa egin da. Azterketa horren emaitzak zabaldu dira, eta horrekin batera, hizkuntza kontuetan aditu direnen artean emaitza horien irakurketa egiteko dinamika bati hasiera eman zaio (Ikasleak hiztun. 2011ko Arrue Proiektua. Ikerketaren emaitza. Adituen iritzi-azalpenak lanean jaso da dinamika horren lehen emaitza zabala). 2013. urtean bigarren aldiz egin da LMH4ko eta DBH2ko ikasleen hizkuntza-erabileraren azterketa Ebaluazio Diagnostikoa probaren bitartez. Azterketa horren emaitzak eta 2011ko datuekiko bilakaeraren berri emango da saio honetan. Ebaluazio Diagnostikoa proban, bestalde, ikasleen hizkuntza-komunikaziorako konpetentziak ere neurtzen dira, bai euskarazkoa eta bai gaztelaniazkoa. Horrek aukera ematen du ikasleen gaitasun erlatiboaren gaineko azterketak egiteko. Ikasleen euskarazko eta gaztelaniazko konpetentzia-datuak modu ezberdinean konbinatuz, gainera, hiztunen tipologiak eraiki ditzakegu, eta tipologia horiek urtez urte izaten ari diren bilakaera aztertu. Era berean, hiztun-tipologia horien eta eskolan neurtutako hizkuntza-erabileren artean nolako loturak ematen diren aztertzeko aukera ere zabaltzen da Arruen jasotzen ari garen datuen bidez. Guzti honi buruzko azalpen bat ere eskainiko da saio honetan, jaso diren datuek nolako azterketak egiteko aukerak zabaltzen dituzten adieraziz.

HITZALDIA - Jardunaldiaren irekiera. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren agurra.

  1. Begoña Garamendi Ibarra

Jardunaldiaren irekiera. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren agurra

TAILERRA: XIII. jardunaldiaren tailerra

  1. Eskola Hiztun Bila
  • IKASLEAK, GAITASUNA: Ahozko Komunikazio Gaitasuna garatzeko lanak eskolan. Egoera eta genero formalei zein informalei dagokienez
  • IKASLEAK, GAITASUNA: Zer egin eta nola jokatu Ikasleek euskarazko Hizkuntza Komunikazio Gaitasun osoa gara dezaten, duten gaitasunaren kontzientzia ere, eta beraien ikas prozesuaren jabe bihur daitezen?
  • IKASLEAK, ERABILERA: Talde lanean edo lan kooperatiboan dihardutenean ikasleen arteko elkarreragina euskaraz eman dadin zein estrategia baliatu? Nola jokatu? Zer egin eta nola jokatu Ikaslek gelan hitza izan dezaten? Nola eskaini eta dinamizatu erabilera-egoera asko, askotarikoak eta gero eta konplexuagoak? Eta gelaz kanpo?
  • IKASLEAK, MOTIBAZIOA ETA JARRERAK: Zer egi n et a nola? Euskara erabiltzea errazten ez duten egoeretan zein dira erabiltzaile aktibo izateko behar diren usteak (kontzientzia) eta gizarte trebetasunak(asertibitatea, enpatia, talde-presioari aurre egiteko ahalmena...) zer egin eta nola jokatu
  • IRAKASLEAK, HIZKUNTZA PRESTAKUNTZA: Zer egin eta nola jokatu prestakuntza erabaki pertsonal izatetik erabaki instituzionala izatera igarotzeko, ikastetxean “Hizkuntza Kalitatea Ziurtatzeko Prestakuntza Plana” izatera ailegatzeko, alegia.
  • IRAKASLEAK, HIZKUNTZA ERABILERA: Irakasleok erabiltzaile (ikasleekiko harremanetan eta irakasleon artean) eta erabileraren eragile. Honetan aurreratzeko zer egin eta nola jokatu?
  • IRAKASLEAK, PARTE HARTZEA ETA INPLIKAZIOA: Zer eta nola?
  • GURASOAK: Nola eragin guraso euskaldunengan hizkuntza-jokaera konsistentea izan dezaten, hori da ikasleentzako erabilera normalizatuaren eredu izan daitezen. Nola eragin guraso erdaldunengan seme-alaben erabileran aurrera egiteko jarrera lagungarria har dezaten?