Antolamendua

Ikastetxe bakoitzaren barne-koordinazioa eta programaren baitako ikastetxeen arteko koordinazioa eman dadin, honako antolamendua du Ulibarrik:

  • Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntzako Arduradun Teknikoa (HNAT) eta ikastetxeko Normakuntza Batzordea (HNB): Ikastetxeko Plana koordinatu eta dinamizatzea da bi hauen ardura.
  • Gunea: Eskualdeko ikastetxeetako HNATak biltzen dira gunean. Gune horietan azpiguneak izan daitezke kopuruak edo helburuak horretara behartuta. Gune horien koordinazio eta dinamizazio lanak Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntzako Teknikariak- HNTak hartzen ditu bere gain. Guneari HNATen prestakuntza-helburua ere ezarri zaio. Gunea, gutxi gora behera, hilean behin biltzen da. Guneak edo mintegiak Berritzeguneka daude sortuta. Kasu batzuetan Berritzegune batzuk azpi-guneak ere badituzte ikasketa mailen arabera. Ikastoletan, Euskaraz Bizi Programa daramaten ikastetxeek aparteko azpi-guneak osatzen dituzte. 
  • HNATen prestakuntza: Ikasturtero HNT eta HNATentzat prestakuntza saioak antolatzen dira.
  • Koordinazioa eta gidaritza: Funtsezko elementua da koordinazioa guneetako eta teknikarien irizpideak bateratzeko eta elkarlana bermatzeko. Estrategia bateratuak finkatzeaz gain, HNTz osatutako lan-taldeak antolatzen dira, eta prestakuntza bideratzen da.
    18 Berritzeguneetan dago HN aholkulari bana eta Berritzegune Nagusian hauek guztiak koordinatzen dituen HN Koordinatzailea. Hemeretzi aholkulari hauek Euskara Zerbitzuko Nolega teknikariekin batera, programaren gidaritza operatiboa osatzen dute.
  • Lan-Taldeak: Programari sortzen zaizkion erronkei eta beharrei aurre egiteko, dugun baliabide nagusia lan-taldea da. Teknikariz, adituz, aholkulariz edota irakaslez osatutako lan-taldeak dira, eta helburu jakin bati erantzuteko sortzen dira.
  • NOLEGA programa: Euskara Zerbitzuko atal honi dagokio programaren kudeaketa. Horretarako, aholku-elkarteekin harremana du. HNTekin eta HNArekin ere etengabeko harremanak ditu NOLEGA atalak. Hizkuntza Normalkuntza eta oro har NOLEGA programako bestelako gai guztiak izaten dira aztergai koordinazio eta informazio saio hauetan.
  • Jarraipen eta Ebazpen batzordea: Programa honetan sartuta dauden ikastetxeen jarraipena egitea da batzorde honen helburu nagusia. Bertan aztertzen da ikastetxeen jarraipena edota programa uztea. Batzorde honi dagokio gaiaren inguruko erabaki-proposamenak sailburuordeari helaraztea. 
  • Diagnosia eta Lau Ikasturteko Proiektua (HNP): Ikastetxeek 4 urtez behin hizkuntza-egoera aztertuko dute Branka tresna erabiliz, eta horretan oinarrituta lau ikasturterako proiektua eratuko dute.
  • Ikasturteko Plana (IP) eta Memoria (IM): Ikasturtero, ikasturte horretan jarduteko plan zehatza eratuko dute, eta ikasturtearen amaieran egindakoaren memoria osatuko dute.
  • Ebaluazioa: Ikastetxeen eta Ulibarri Programaren kanpoko ebaluazioak egiten dira, aldian-aldian.
  • Bildumak eta materialgintza: Programaren baitan eta programaren ekimenez sortu eta eratzen diren materialak eta bildumak argitara ematen dira edota www.ulibarri.euskadi.eus helbidean jartzen dira partaideen eskura.