Ulibarri programaren araudia


 

Normalizazioaren legea

10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa

Euskadiko herritar guztiei jakinarazten diet EuskoLegebiltzarrak azaroaren 24ko 10/1982 "Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea", onartu duela. Ondorioz, Euskadiko herritar guztiei, norbanako zei nagintari, bete eta  betearazi dezatela agintzen diet.

Gasteizen, 1982ko azaroaren 24ean.

Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-aginteen esku jartzen dute euskararen erabilera normalizatzera eta garatzer abideratutako neurriak hartzea, berebi ikuspegiak kontutan hartuz: bai Euskal Herriaren kultura-ondarearen funtsezko osagai denez eta bai, gaztelaniarekin batera, Autonomia Erkidegoko lurraldean erabilera ofizialeko hizkuntza denez.

Horretaz, bada, euskara gure Erkidegoaren nortasunaren ezaugarri nabarmenena eta objetiboena dela ezagutzen dugu eta, euskara jakinez eta erabiliz, gizakiak erkidegoan bete-betean txertatzeko tresna dela.

Euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa izateak eta gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizializateak, arrazoibat ala beste dela-eta euskara erabili ezin duten herritarren eskubideei inongo kalterik ez die ekarri behar, inondik inora, Euskal Herriko Autonomia  Estatutuaren 6, artikuluaren 3. zenbakian propio esaten denarekin bat.

Hizkuntza Euskal Herriko herritar guztien integrazio-tresna gisa aitortuz gero, euska lherritarrek hizkuntza arloan dituzten eskubideak lege-antolamenduan jasotzeariekin behar zaio eta, bereziki, hizkuntza ofizial bietako edo zeinetan hitzegitekoa eta Euskal Herria gordailu duen kultura-ondarearen funtsezko zati den aldetik gure hizkuntzari zor zaion babesaren ziurtasuna.

Ulibarri dekretua

323/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen duena.

Euskararen erabilera normaltzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarri Legeak, bere bigarren kapituluan, euskararen eskola-munduko erabilera du xede. Lege horrek honako betebeharra ezartzen dio Eusko Jaurlaritzari: eskola-munduko euskal giroa bermatzea eta ikastetxeen barne- nahi zkanpo-jardueran euskara adierazpide normal bihurtzea.

Horixe bera baieztatzen da 1983ko abuztuaren 1eko Aginduan. Agindu hori uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuaren garapenekoa da: dekretu horrek araupetu zuen hizkuntza ofizialen erabilera irakasmunduan. Azkenik, otsailaren 1eko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, bere 23. Atalean berrestsi egin du aurrekoa.

Hizkuntza gutxituen kasuan, eta halakoxe egoeran gaude euskaldunok, normalkuntza ez da berez datorren egoera. Berariaz landu eta etengabe garatu behar den arloa da, aitzitik. Hizkuntz normalkuntzako proiektua egitea eta garatzea, hezkuntza mundura mugatuz, EAEk oikastetxe guztiei dagokien eginkizuna eta esku-bidea da. Programa horren motorea ikastetxean bertan dago. Ikastetxeetako normalkuntza-proiektuak dira ,izan, programa osoaren ardatz. Osatu eta egituratu nahi den programa bera,hortaz, gure eskolaren funtsezko zutabe gisa gauzatu nahi da.

Programa hauez da hiruzpalau urtetarako planteatzen den esperimentua, eskolaren laguntzaz ikasleak euskalduntzeko ahalegin osoaren beharrezko osagarri finkoa baizik.