Euskararen Agenda Estrategikoa

  1. 2017-12-22 |
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

Eusko Jaurlaritzak 2017-2020 epealdirako Euskararen Agenda Estrategikoa onartu du eta legealdiaren amaieran betetze-maila ebaluatuko du (Gobernu Bilera 2017-12-19)

Dokumentuak bederatzi helburu estrategiko kuantifikagarri finkatu ditu eta horiek lortu ahal izateko hainbat ekimen ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 onartu du bere gaurko Gobernu Batzordean eta, honen bidez, legealdia amaitu bitarteko hizkuntza politikaren lan-ildoak zein helburu estrategikoak zehaztuta utzi ditu.
Dokumentu honek bederatzi helburu estrategiko finkatu ditu euskararen ezagutza areagotzen jarraitzeko, erabilera sustatzeko, hizkuntza eskubideen bermean aurrera egiten jarraitzeko eta euskararen lurraldeen arteko harremanak sendotzeko. Helburu horiek guztiak kuantifikagarriak dira eta epealdia bukatzean betetze maila neurtuko da.

Dokumento osoa irakurri

Konpromiso horiek lortu ahal izateko, Jaurlaritzak bederatzi helburu estrategiko onartu ditu Agenda Estrategikoaren bidez. Konpromiso bakoitzak alderdi ezberdinak ditu eta zehaztasun handiz onartuak izan dira:

1.  Euskal herritarren euskara-gaitasuna ugaritzea.
   1.1. 2020rako 25 urtetik beherako gazteen (16-24 adin-tartea, Inkesta Soziolinguistikoan) &percent;75 euskal hiztun izatea.
   1.2. Hiztun berrien kopurua handitzea (2020an 788.100 euskaldun izatea, zentsuaren datuen arabera).
   1.3. Herritarrek euskara ziurtagiriak lortzeko sistema hobetzea.
2.  Euskal herritarren artean euskararen transmisioa ugaritzea.
   2.1. Etxean (2020an &percent;22,5era heltzea).
   2.2. Etxetik kanpo.
3.  Euskal herritarren euskararen erabilera handitzea eta kalitatea hobetzea.
   3.1. Etxean (&percent;21aren gainetik 2020rako) eta lagunartean (&percent;23aren langa gaindituz 2020rako).
   3.2. Hezkuntza arautuan (LMH4n, &percent;61,4tik gora; DBH2n &percent;44,7tik gora).
   3.3. Lankideekin (&percent;28ra ailegatzea 2020an).
   3.4. Aisialdi-arloan: ingurune digitala (sare sozialetan &percent;19,5etik gora), kirola, kultura edota hedabideak.
4.  Erakunde publikoen eta pribatuen euskararen erabilera handitzea.
   4.1. Euskara zerbitzu-eta lan-hizkuntza izatea administrazioan (euskaraz arreta jaso ahal izatea &percent;100era bermatzea).
   4.2. Euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza izatea Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoetan (&percent;54ra iristea).
   4.3. Euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza izatea lan-munduan (Bikain ziurtagiria lortzen duten enpresa berriak 40 izatea 2020an; aurten 35 enpresa berrik jaso dute).
5.  Herritarren hizkuntza eskubideen babesa bermatzea.
   5.1. Konponbidea izan duten Elebideko intzidentzia kopurua ugaritzea (zerbitzu honetara heltzen diren inzidentzien &percent;92 konponbide egokia izatea 2020rako).
   5.2. Herritarren hizkuntza eskubideen kontzientzia maila igotzea.
6.  Euskara biziberritzeko ezagutzaren garapenean (ikerkuntza) eta berrikuntzan (aplikazioa) sakontzea.
   6.1. Euskararen corpusa garatzea: hiztegiak (83 hiztegi terminologiko izatea 2020rako), Euskalterm (Euskaltermen 140.000 kontsulta izatea 2020rako).
   6.2. Euskararen azterketa soziolinguistikoa egitea: ikerketa kuantitatiboak (adierazle sistema eta datutegiak; 425 tesi izatea 2020rako) eta kualitatiboak.
   6.3. Arnasguneei eta eremu funtzionalei buruzko azterketak ugaritzea.
7.  Hizkuntza bizikidetzan oinarritzen den gizarte aktibazioa indartzea.
   7.1. Euskararen eta hizkuntza politikaren inguruko adostasuna lortzea (Eusko Jaurlaritza egiten ari den lana egoki baloratzen duten herritarrak &percent;65 izatea, Inkesta Soziolinguistikoaren arabera).
   7.2. Euskararen unibertsoa eta bizipena gizarte osoan duintzea.
   7.3. Hizkuntza bizikidetzarako portaera berritzaileak sustatzea.
   7.4. Euskararekiko atxikimendua eta hizkuntzen arteko harremanak sendotzea (euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrera &percent;67ra heltzea).
8.  Euskararen lurraldea osatzen dugun eragile publikoekin eta pribatuekin lankidetza berritu eta ugaritzea (erakunde publikoekin eta pribatuekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak 28 izatea 2020an).
9.  Euskararen nazioartekotzeari eta eleaniztasunaren aldeko konpromisoari jarraipena egiteko ekintza kopurua ugaritzea (nazioarteko erakundeekin 10 lankidetza-hitzarmen sinatuta izatea 2020rako).