Eskabidea

Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen duen abenduaren 23ko 23/2003 Dekretuaren arabera, urtero, martxoaren 1a baino lehen, Agindu bat argitaratu behar da kastetxeetako Ulibarri programak dagokion ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxeek programarako izango dituen dedikazio-orduak zehazteko. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik, ikastetxeek hilabeteko epea izaten dute Ulibarri programan jarraitzeko edo sartzeko eskabidea aurkezteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoek, Ulibarri programara bildu nahi badute, dagokion ikasturterako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte eskabidearekin bat:

  1. Ikastetxearen hizkuntza normalkuntzako proiektua. Proiektua www.ulibarri.euskadi.eus gunean bete badu, bete izanaren aitorpena besterik ez du egingo.
  2. Proiektuak ikastetxearen ordezkotza-organo gorenaren onespena duela adierazten duen froga-agiria.
  3. Hizkuntza normalkuntzako proiektua burutu artean ikastetxeak egin duen ibilbidea zehazten duen oroitidazkia.
  4. Proiektua burutzeko aholkularitza teknikoa izan duten ikastetxeek dagokien aholku-elkarteak sinatutako irizpen-txostena erantsi beharko dute. Aholkularitza hori gabe osatu diren proiektuak Hezkuntza Saileko teknikariek aztertuko dituzte