Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntz normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntz normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Lotura Interesgarriak

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.

Azken albisteak

.UEU Prest Gara formazioa

  1. 2016-09-23
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

Adi! Prest_Gara 16/17 formazio programan izena emateko azken eguna irailak 30.

Nolega deialdiak 2016-17

  1. 2016-07-11
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

NOLEGA DEIALDIAK 2016-2017

NOLEGA deialdi bateratua, Euskal Girotze Barnetegiak, Urruzunotarrak Gehituz Programa, Ikas2deak Programa, EIE Programa. Idazleak Ikastetxeetan, IRALEko deialdia, EIMA deialdiak.

 

ULIBARRI ikasturteko plana 2016-17

  1. 2016-06-01
  2. BN-HN Markos Bilbao

ULIBARRI PROGRAMA 2016-17

Ikasturteko plana betetzeko epea: IRAILAren 1etik 30era, biak berne.

 

ULIBARRI BARNE EBAZPENA 2016-05-17

  1. 2016-05-27
  2. BN-HN Markos Bilbao

Herri-ikastetxeetan, sailak kontuan hartuko duela hizkuntza normalkuntzako arduradun teknikoak (HNAT) astean zehar izango duen ordu-dedikazioa, eta gainontzeko jarduerei eskaintzen dien lan-orduei eta ohiko ratioei gaineratuko zaizkiela ordu horiek.

Euskaldunberritik, euskaldun herrira

  1. 2016-05-20
  2. BN-HN Markos Bilbao

Kategorizatzeak sailkatzea, bereiztea dakar. Gure mundua antolatzeko, ulertzeko, gauzak izendatu eta kategorizatzen ditugu.

http://kanalak.berria.eus/euskara/kolaboratzaileak/997/euskaldunberritik_euskaldun_herrira.htm

Iker Salaberria Urkizu