Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

Maialen Lujanbio da 2017ko txapelduna

  1. 2017-12-18
  2. Pili Ikazuriaga

Bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Aitor Mendiluze izan da. Atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre, hurrenez hurren.

Lujanbioren saioak hunkitu ditu guztiak. Heroinak harrapatuta handiak egin eta etxetik alde egitera iritsi zen baten rola hartu du. Deskribapen gaitasunarekin, gabon gaueko afarian ikusi dute beren burua entzuleek.

Osorik irakurri

 

Kuxkuxeroek Alex Sardui eta Izaro Andresekin izango dute solasaldia

  1. 2017-12-15
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

Kuxkuxeroak haur-gazteak dira eta abenduaren 16an bi kantariekin egoteko aukera izango dute. Helburua gazteentzako erreferenteak lantzea da, euskara prestigiatu eta erabili dezaten.

Kuxkuxeroak egitasmoa Iametza interaktiboa enpresak abiatu du eta Gernika-Lumon egingo den ekitaldia lehenengoa izango da. Urtarrilaren 20an Nerea Mazo Goazen telebista saioko Nicole pertsonaia izango dute solaskide Gernika-Lumora gerturatzen direnek.

12 eta 16 urte arteko gaztetxoak elkartuko dira eta nahi beste galdera egiteko aukera izango dute. Helburua ez da euskarari buruz hitz egitea, baizik eta gaztetxoen erreferente diren artistekin normaltasunez euskaraz aritzea.

Kuxkuxeroak egitasmoa abian jarri duten kideek adierazi digutenez, hainbat udalek adierazi diete haur-gazteen euskararen erabilerari buruzko kezka, alegia, gero eta goizago hasten direla gaztelaniara jotzen. Faktore asko badira ere erabileraren jaitsieran eragin dezaketenak, euskal erreferenteak izateak lagundu dezakeelakoan, Gernika-Lumoko Udalak Kuxkuxeroak egitasmoa abiatzea erabaki du.
    Informazioa gehiago: http://kuxkuxeroak.eus/
    Galderak bidali ahal izateko: http://kuxkuxeroak.eus/bidali-zure-galdera/

http://www.argia.eus/albistea/kuxkuxeroek-alex-sardui-eta-izaro-andresekin-izango-dute-solasaldia

Euskarazko blog guztiak bildu nahi dituzte 'Blogetan.eus' berrituan

  1. 2017-12-14
  2. Pili Ikazuriaga

Euskal blogarientzat eta irakurleentzat «erreferentzia gune bat» sortu du Azkue Fundazioak.

Euskal blogarientzat eta euskarazko blogen irakurleentzat erreferentzia gune bat sortzeko asmoz, Azkue Fundazioak www.blogetan.eus ataria berritu du. Atariak blogetako edukiak automatikoki biltzen ditu, ordena kronologikoan eta kategoriaka sailkatuta. Lau ezaugarri nagusi ditu atariak: euskal blogarien bilduma izatea, pertsonalizatutako edukiak eskaintzea, blogarien datu basea eta Blogetan lehiaketaren tartea.

Osorik irakurri

Ikasle guztiek euskaraz B2 maila lortzeko neurriak eskatu dituzte

  1. 2017-12-05
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

Kontseiluak eta hezkuntzako eragile batzuek euskara ardatz duen eredu orokortu bat eskatu dute, Jaurlaritza egiten ari den prozesuaren bueltan.

Hezkuntzako ituna lortzeko prozesua martxan du Eusko Jaurlaritzak, eta hizkuntzen alorrari buruz ere ari dira hizketan. Kontseiluak aukera hori baliatu nahi du hizkuntza ereduen arloan aldaketak egiteko: batetik, hiru ereduko sistema kentzea, eta euskara ardatz lukeen eredu orokortua ezartzea; bestetik, hizkuntza helburuak zehaztea, oinarrizko hezkuntza bukatzean zer maila izan behar duten ikasleek. Hara: euskaraz eta gaztelaniaz B2 maila izatea gutxienekoa —EGAren aurreko maila, ingelesezko First tituluaren parekoa—; ingelesez, berriz, B1 —PET tituluaren gisakoa—.


Kontseiluko eta hezkuntza eragileetako ordezkariak, atzo.
Informazio gehiago

ZendaIpuinak: Interneten argitaratutako ipuin laburren lehiaketa

  1. 2017-12-05
  2. Pili Ikazuriaga

Gaia librea da. Testuek originalak eta aurretik argitaratu gabekoak izan beharko dute. Gutxieneko luzera 100 karakterekoa izango da, eta gehienekoa, 1.000 hitzekoa. Irabazlearentzako saria 2.000 eurokoa izango da, eta finalistarentzat, 1.000 eurokoa.  Parte hartzeko epea abenduaren 10ean amaituko da, gauerdian.

Abenduaren 12an, sariak irabazteko hautagai diren hamar ipuinen zerrenda argitaratuko du Zendak. Eta abenduaren 14an irabazlearen eta finalistaren izenak jakitera emango ditu.

Hau da parte hartzeko modua: Zure ipuina interneten argitaratu behar duzu, blog batean, Facebooken ala Twitterren.

Gero, Zendaren foro honetan sartu, izena eman eta sarrera honetan erantzun bat utzi behar duzu. Erantzunean, zure testua argitaratuta dagoen web helbidea (URL) jarri behar duzu.

Horrez gain, #ZendaIpuinak traolarekin zabal dezakezu Facebooken eta Twitterren.