Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

Euskara, beharra da gakoa

  1. 2016-02-19
  2. HNTGetxo

Hizkuntzak gizakiak komunikaziorako asmatu dituen tresnak dira. Gizateriaren historiaren sokan bizirik iraun duten hizkuntzak hiztunen komunikazio beharretara egokitu izan dira, komunikazioa izan dute molde eta moldatzaile. Eta komunikazio premia horietara moldatu eta egokitzetik etorri zaie hizkuntzei etengabeko aldaketa. Eta etengabeko egokitze eta aldaketa horretatik etorri da hizkuntzen garapena eta modernizazioa, baita euskararena ere.

(Patxi Saez soziolinguistak Euskaltzaindiaren “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldian 2016-02-12an irakurritako hitzaldiaren laburpena).

Euskara, beharra da gakoa

  1. 2016-02-19
  2. HNTGetxo

Hizkuntzak gizakiak komunikaziorako asmatu dituen tresnak dira. Gizateriaren historiaren sokan bizirik iraun duten hizkuntzak hiztunen komunikazio beharretara egokitu izan dira, komunikazioa izan dute molde eta moldatzaile...

Euskal literaturaren irakaskuntza DBHn" ikastaroa UEUn

  1. 2016-02-22
  2. ueu4

Helburuak

  • Heziketa literarioaren funtzioak eta literaturaren didaktikaren joerak aztertzea.
  • Literaturaren irakurketaren autonomian sakontzeko garatu diren proposamen didaktikoak ezagutzea.
  • Irakurzaletasuna garatzeko estrategiak eskaintzea.
  • Komunikazio literarioa irakasteko prozesuak aztertzea.