Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

Durangoko Azoka

  1. 2017-12-05
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

Abenduaren 6tik 10era, bidaiatu sormenaren lurraldera, jendearen eta kulturaren hartu emana indartzen duen espaziora. Eman eta hartu zuk ere gonbitea!

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da. Abenduaren 6tik 10ra izaten da, Durangon. Landako gunean ehun standetik gora batzen dira. Kultur diziplina bakoitzak bere gunea dauka, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia. 52. edizioko datu orokorrak aurkeztu ditu Azokak: 240 stand, 129 partehartzaile eta 400 nobebade. Azokako zortzi guneak ekitaldiz josita egongo dira bost egunez.

Argizaiola Sariaren ordez, "Omentzetik ereitera" ekitaldia antolatuko da abenduaren 8an. Bertan aurkeztuko da Durangoko Azokako sormen beka berria.

Durangoko Azokak 52. edizioko nobebade eta datu orokorrak aurkeztu ditu gaur, azaroak 21, Plateruena Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan. Beste urte batez, nobedadez eta kultur ekitaldiz beteta izango dugu Durango: 400 nobedade (257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelako), 240 stand, 129 partehartzaile... Guztira, 200 ekitaldi 700 metrotan eta bost minutuko distantzian.

Informazio gehiago

https://durangokoazoka.eus/images/002017/DA52.jpg

Euskaraldia hizkuntza ohiturak aldatzeko proiektua

  1. 2017-11-30
  2. Pili Ikazuriaga

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Euskaraldia ekimenaren aurkezpenean.

Antolatzaileek azaldu duten modura, ekimena aurkezteko aukeratutako eguna ez da zorizkoa izan. Azaroaren 23a aukeratu dute, urtebete barru, egun horretan bertan abiatuko baita euskararen lurralde osoan aldi berean egingo den aktibazio ekimen handia. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, hizkuntza ohituretan eragiteko helburuz,  Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean egingo da lehenengo Euskaraldia.

Euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai diren herritarrak izango dira ekimeneko protagonista, eta, 11 egunetan zehar, beren ohiko harreman sareetan euskaraz aritzeko gonbitea egingo zaie, inertziak apurtu eta euskarazko hizkuntza praktikak bultzatzeko helburuz.

Osorik irakurri


Kirol munduan gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko Euskal Kirolari proiektua abian da

  1. 2017-11-17
  2. Pili Ikazuriaga

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskal Kirolari proiektua jarri du martxan, kirol munduan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, bereziki gazteen artean.

Eremu digitalean eta sare sozialetan batik bat garatuko den proiektuak puntako kirolariak erabiliko ditu "amu" gisa, kirolaren munduan euskara indartzeko.

Egitasmoan parte hartu duten kirolariek zenbait bideo grabatu dituzte, euskararekin duten harremana azalduz edo beren kirolari loturiko euskarazko terminologia argituz. Grabaketak tonu informalean eta era dinamikoan landu dira, eta kirol federazioetan, klubetan eta ikastegietan zabalduko dira, euskararen erabilera sustatzeko erreminta berritzaile bat eskaintze aldera.
Proiektuaren hasierako edizioak bost bideo dakartza, eta zazpi kirolarik parte hartu dute. Osorik

Hizkuntza-normalizazioa. Planak eta plangintzak ikastetxeetan

  1. 2017-11-10
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

Hizkuntza-normalizazioa. Planak eta plangintzak ikastetxeetan
Erriondo Korostola, Miren Lore; Isasi Balanzategi, Xabier

Eleaniztasuna eta Hezkuntza Europarra Masterrean kokatuta dagoen Hizkuntza Normalkuntza Plangintzak Ikastetxeetan ikasgaiak eskaini digu aitzakia, honako liburu hau idazteko, bertako ikasleriak eskura izan dezan, kontzeptuak lantzeko kontsultategia.

Hala ere, jatorria, hastapenean Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza Plangintza (IHNP) modura izendatu eta geroago, Ulibarri Programa izenez ezagutzen dugun horretan koka genezake. Zer da Ulibarri Programa? Ulibarri, ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute (http://www.ulibarri.euskadi.eus/).

Informazio osoa: https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UHF00176591#