Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

Aldaketak Euskalbarren

  1. 2017-11-02
  2. Pili Ikazuriaga

Euskalbar euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza-baliabideak (corpusak, zuzentzaileak…) kontsultatzeko Firefoxerako gehigarri bat da. Software librea da, hainbat pertsonaren artean elkarlanean garatutakoa. Oso erabilgarria izaki, nahikoa estimatua eta arrakastatsua da. Laster aterako den azken bertsioan aldaketa nabarmenekin datorkigu.

Aldaketak Euskalbarren

Duela bi urte inguru, jatorrizko egileak eta azkenaldian garapena zeramaten lagunek Euskalbarren egiten zuten lana uzteko nahia adierazi zuten, eta ordura arteko kolaboratzaileetako batek, Elhuyar Fundazioak, hartu zuen jarraipenaren ardura. Geroztik atera diren bertsioetan, ohiko lanak egin izan dira: hiztegiak gehitu, hiztegiak konpondu… Baina bertsio honetan, Euskalbar zerotik hasita osorik berregin behar izan dugu.

Izan ere, Firefox-ek luzapenak garatzeko WebExtensions API berria erabiltzera derrigortzen du orain. Orain artean, aurreko teknologia erabiliz egindako luzapenek funtzionatzen jarraitu dute, baina, azaroan ateratzekoa omen den Firefox 57tik aurrera, WebExtensions darabilten luzapenak soilik ibiliko dira. Hau da, zegoen bezala Euskalbarrek ez zukeen funtzionatuko Firefox-en bertsio berrietan. Horregatik, dena berriz ere hasieratik programatu behar izan dugu. Osorik Zuzeu webgunean.

Eskola Hiztun Bila XXI.jardunaldiak

  1. 2017-10-27
  2. Pili Ikazuriaga

Eskola Hiztun Bila XXI. jardunaldietan "Ikastetxeetan Hizkuntza Normalizazioa Proiektua berritzen" gaiaren inguruan aritu izan gara urriaren 17an eta 25ean. Bai lehenengo saioan, bai bigarrenean izan den parte hartzea garrantzitsua izan da. Arduradun berri asko eta gainetik beste asko esperientziadunak izan dira bertaratu direnak.

Hori dela eta,  Hizkuntza Normalizazioaren ardura duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, jardunaldi hauetan izan duzuen parte hartze aktiboarengatik.

Abian da Idazleak Ikastetxeetan 2017/2018

  1. 2017-10-16
  2. Pili Ikazuriaga
Izena emateko azken eguna azaroaren 3a da.

Programa honek helburu argia du: idazleak eta ikasleak aurrez aurre jarriz,  azken hauek euskal literaturara hurbiltzea. Eta horrekin gazteek literaturarekin gozatzea lortzen badugu, hainbat eta hobe.

Idazleak Ikastxeetan progaman parte hartuz gero, ikastetxeek 50€ besterik ez dute ordaindu behar, izen-emate gisa. Programaren araudiaren arabera, ikastetxe bakoitzak saio bakar bat izan dezake zikloko, eta ez dira 40 ikasletik gorako taldeak onartuko.

Eskari guztiak jaso eta banaketa egin ondoren, azaroaren hasieran jasoko duzu gure erantzuna posta elektronikoz. 

Eskabidean jartzen duzuen posta elektronikora erantzungo zaizue. 

IZENA EMATEKO  BIDEA HEMEN www.idazleak.eus


ULIBARRI IKASTURTEKO PLANA 2017-18

  1. 2017-10-09
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

Ulibarri ikasturteko plana egiteko epea 2017ko URRIAren 09tik AZAROAren 08ra, biak barne.

Gure web orrialde honetan SAIOA HASI botoia egokitu dugu eta ikasturteko plana betzeko zuzeneko esteka jarri dugu.

.INFO botoian orain arteko zuon ikastetxeko informazioa osoa mantendu dugu eta ikasturte honetan erabilgarri izango duzue.

Ikasturteko plana azken urteotan egitekp epea irailean  izan baldin bada, aurton arazo teknikoak direla eta,  data hau atzeratu egin da. Ikasturte honetan aplikazio berri hau &percent;100ean ondo egotea espero dugu eta datorren ikasturtean urak bere onera etorriko dira.

Ikastetxeko plana bukatzen duzuenean Eusko Jaurlaritzako webguneko Herri ikastetxeak / tramitagunean sartu eta "NIRE ESKABIDEAK" karpetara jo eta bertan PDFa eskegi (JUSTIFIKAZIOA > NIRE ESKABIDEAK).

 

Jakitera emango da webgune berria ateratzean

  1. 2017-09-28
  2. Pili Ikazuriaga

Irailaren hasieran esaten genuen bezala, webgune berria bere osotasunean ikusi arte, ez dugu aurtongo Ikasturteko Plana osatuko. Ez webgunean behintzat. Bitartean aukera dago ekainean aurreikusi zena moldatzeko.

Lan hau egiteko orain arte irailaren 30era arteko epea izan dugu, baina egungo egoeran ez da horrela izango. Hau da, aurton luzatu egingo da epe hau.

HNATa baldin bazara, lasai egon guk jakitera eman arte.  Ordutik aurrera hilabete izango duzu zure lan hauek egiteko.

Zalantzarik baduzu, zure Berritzeguneko HNTarengana jo dezakezu.