Hizkuntza Normalkuntza Programa

Euskararen Normalizazio Legea (Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko 10/1982 Oinarrizko Legea) abian jarri zenetik, aurrerapen handiak egin dira eskolari dagokionean, hots: irakasleen hizkuntza prestakuntzan, didaktikan, materialgintzan...

Aipatutako ekimen horiek guztiak modu bateratuan eta osagarrian biltzea du helburu Ulibarri Programak. Horretarako, ikastetxe bakoitzak plan osatu bat eratu behar du, hezkuntzako normalizazio ekimen guztiak barnebilduz; hala nola, hezkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaideak eragile bihurtuz.

Ikastetxeek hartzen dute parte programan, 323/03 Dekretuak araututakoaren arabera. Bertan zehazten da administrazioaren eskaintza eta ikastetxeen betebeharra.