Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuak: Hainbat ezaugarri

Ikasleak soilik ez dira HNPen helburu. Ikastetxeko beste esparruak ere oso kontuan hartzen dira: irakasleak, gurasoak, administrazioko langileak... guztiak barnebiltzen dituen plan osatua.

Herriko erekundeekiko elkarlanean, osagarritasunen jardutea behar beharrezkoa da eraginkortasuna lortu nahi bada.

Plana eratzean oso kontuan hartzekoak dira, besteak beste: metodologia, irakasleen prestakuntza, testuinguru soziolinguistikoa, ikastetxearen abiapuntua eta antzeko aldagaiak.

Ikastetxearen normalkuntza lanean oso kontuan hartzekoak dira honakoak:

Normalkuntza proiektuen motorra ikastetxean bertan dago, hau da, ikastetxea da bere proiektuaren arduradun nagusia eta bere ibilbidearen erantzule.

Ikastetxeko motor hori kanpoan ere elikatu egin behar da. Ikastetxearen eginahal horretan lagungarri eta osagarri gertatu behar dute Ulibarriren baliabideek: guneko bilerak, diagnosirako tresnak, trukerako foroak, prestakuntza saioak etab. 

Ikastetxeak eta inguruneak elkar elikatu behar dute. Normalkuntzan diharduten beste erakunde eta eragileekin elkarren arteko lana eta osagarritasuna aintzat hartu behar dugu: udalak, euskara elkarteak...