Partehartzaileak

Ulibarri programa 1996an sortzen du Sailak. 323/2003 Dekretuak legezko izaera ematen dio eta Euskara Zerbitzuari (NOLEGA) dagokio bere plangintza eta jarraipena egitea. Euskara Zerbitzuko teknikariek, HNA koordinatzaileak, 18 HNTak, 400 HNAT-k eta programaren inguruan dabiltzan gainera aholku-elkarteek talde handi bat osatzen dute eta helburu handi bat dago beraien uztarduran.

Hizkuntza Normalkuntza Aholkulariak (HNT) Ulibarri programara emanak daude neurri handi batean eta hortaz Euskara Zerbitzuko etengabeko harreman funtzionalean aritzen dira. Baina bestetik, HNTa Berritzegunean kokatuta dago eta bertako lan taldeko kide da. Bertan du bere gaineko organikoa (zuzendaria) eta konpartitzen du giza multzo horrek duen hezkuntza zeregina ere.  18 HNT daude, Berritzeguneko bana. HNTek egiten dute ikastetxeen jarraipena ikasturtean zehar. Horretarako, HNT bakoitzak bere Berritzeguneko ikastetxeekin mintegia/ak antolatzen ditu proiektua bideratzeko. HNTek, apirila aldera, ikastetxe bakoitzaren egoeraren berri emango dute irizpenaren bitartez.

Berritzegune Nagusiko Hizkuntza Normalkuntza Koordinazio-arduraduna (HNA) 18 HNT hauen koordinazioaz, prestakuntzaz… arduratzen da, ULIBARRI programak urtero bere plana eta memoria planteatuz.

Ikastetxe bakoitzak, eta honetarako izendatu den Hizkuntza Normalkuntza Arduradun Teknikoak (HNAT), www.ulibarri.euskadi.eus webgunean berariazko gunea du. Bertara jotzeko erabiltzaile kodea eta pasahitza ditu eta han bete behar ditu diagnosia (Branka), lau urteko proiektua, ikasturteko plangintza eta ikasturteko memoria. Web honek dokumentu horiek dagokion formatuan ematen die ikastetxeei, hauek, bete ondoren, ofizialtasuna ematen dien gunera igo dezaten.