Ekainaren 4an, Durangoko Plateruenan, HNATak elkartuko gara.

Ikasturte osoan lanean aritu ostean, uzta jasotzeko unea iritsi da. Horretarako, ekainaren 4an, Durangoko Plateruenan elkartuko gara Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako HNAT guztiak. Bertan, lantaldeetan osatutako zenbait lan aurkeztuko da eta, ondoren, proiektu guztiak ezagutzeko aukera izango da azokan. Ahozkotasuna lantzeko estrategiak, irakasleak eredu eta eragile, euskal kulturaren transmisioa ikasgelan, oinarrizko hezkuntza soziolinguistikoa, normalizazioa ikastetxearen eremu digitalean eta familiak: zer, noiz, nola komunikatu. Sei gai horien gainean ardaztu dira egitasmoak. Beraz, aukera ederra izango dugu gure kideek egindakoa lanak ikusteko, elkar ezagutzeko eta sareak josteko.