XXIV Jardunaldiaren
Bertso bat atsotitz - Myriam Lizarralde, Ballonti BHI

Euskal kultura entzumen eta ahozkotasun gaitasunekin uztartzea da ekimen honen helburua, mintegi eta irakasleen guztien indarrak batuz, bertsolaritza txapelketa burutzeko.

Letretatik hodeietara - Marilis Telletxea, Hondarribiko Egiluze HLBHIP

Hezkuntza-arloan irakurketak dituen bi helburu nagusiei erantzun nahian, “Ikasteko irakurri” eta “Irakurzaletasuna garatu”, iaz Galtzagorri Elkarteak antolatutako Booktuberboom eta Booktrailer lehiaketetan izan genuen esperientziaren berri eman nahi dugu, parte hartze horren nondik norakoak azalduz: arrazoiak, helburuak, metodologia, emaitza eta balorazioak.

Booktrailer ikasle eta irakasleen ikuspegitik. - Eider Juni eta bere ikasleak, Lezo BHI.

2020ko Booktrailer lehiaketan irabazle suertatu ziren ikasleak haien esperientziaz mintzatuko dira; bai eta lehiaketan parte hartzea erabaki zuen irakasleak ere. Zer helburu zuen irakasleak? Zer erdietsi zuten ikasleek? Booktrailer lehiaketa irakaslearen ikuspegitik nola planteatu daitekeen eta ikasleen ikuspegitik zer onura izan ditzakeen aztertuko dugu bideo honetan.

Irakurri, bizi berri. - Jexux Orbegozo, Errenteriako Egiluze HLBHIP

Eskolako irakurketaren planaren barruan, Galtzagorri Elkarteak haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzeko eta sustatzeko eskainitako saioen azalpena.

"Hitzari Bitsa" unitatearen gelaratzea. - Iker Rodriguez, Urretxu-Zumarraga ikastola

LH6n eta EKI euskarako unitate bat oinarri hartuz, literatura nola lantzen duten azalduko dute: tertulia dialogikoak (irakurritakoaren inguruan) eta sorkuntza uztartzen da unitate horretan.

Mahaitasunez. - Ekaitz Goikoetxea, Beasain BHI

Edukiak ikasleeen zaletasun eta beharretara egokituz, ikasleak bertsobideo, maketa eta poema liburu eder bana argitaratzera iritsi ziren, baita herriz herri hainbat emanaldi eskaintzera ere, mahaitasunez eta maitasunez.

Kultura Ondarea Saria: jo ta fuego. - Alberto Castañeda, Etxebarri BHI

Kultura Ondarea zer den hausnartu ondoren, ikasleei eskatzen zaie taldeetan euskal kulturari lotutako ondarearen gaineko bideo txiki bat osatzean. Ikasleek hautatutzen dute gaia, batzuetan bizi duten testuinguari lotua, batzuetan orokorra. Bideoan irakasleak azaltzen du berak nola garatzen duen parte-hartzea ikasleen artean eta zer motako laguntzak ematen dizkien.

Euskal abestien zerrenda partekatuak - Mikel Arbelaitz, Telleri-Alde HLBHPI

Euskal musika ikasleei hurbiltzeko asmoz, Spotify edo Youtube webguneetan euskal abestien zerrenda partekatuak sortzen ditugu gure ikasleekin.

Utzi txikiei kantuak txirrikan biltzen. - Idoia Fraile, Lezo HLHI

Kantu-bilduma bat aurkeztuko dizuegu, Lezo Herri Eskolan sortutako behar baten isla. Batez ere Haur Hezkuntzan, aspaldian sumatzen genuen han-hemenka sakabanaturik genituen hamaika kanta, nolabait antolatu eta sailkatzeko premia. Horrela bada, 700 kantuz   osatutako bilduma egin dugu. Eta, esperientzia lagun, Haur Hezkuntzan ematen diegun erabileraren baitan sailkatu ditugu

Euskal kulturaren transmisioan eragiten. 7 kantu, 7 kontu, 7 konexio. - Fernando De Lera, Lauro Ikastola; eta Erika Uranga, Loraldia Eskolako arduraduna.

Euskal kantagintzaren altxorra aitzakia, DBHko 4. mailako gaztetxoengan euskal kulturaren transmisioan eragingo dugu, goitik beherako proiektu integratzaile baten bidez,  hauek euskarazko kulturaren unibertsoan txertatzea lortuz, Loraldia Eskolarekin elkarlanean.

Kanta bingoa. - Dolores Ibarruri BHI eta San Felix ikastolako ikasleak

Euskara Batzordeko ikasleek abestiak aukeratu, eta Excell programaren bidez kartoiak egiten dituzte. Aste kulturalean bafleak jartzen dituzte jolastokian egiteko (ikasgelan ere egin daiteke). Kontua ez da bingoa lehenbailehen egitea, baizik eta abestea, dantza egitea, euskal kantagintzaz gozatzea...