BERRITZEGUNEETAKO AHOLKULARIEN

Lotura Interesgarriak

Azken albisteak

Eskola Hiztun Bila XXIV. jardunaldia

  1. 2020.10.19
  2. B01 HNA

Eskola Hiztun Bila XXIV. jardunaldian, ondoko gaia izango dugu hizpide:
"Kultura Eskolan Bizi. Eskola eta euskarazko kultur produktuen ikusgarritasuna, prestigioa eta kontsumoa". 

Aurtengo osasun egoera aintzat hartuta, online egitea erabaki dugu; beraz, Hizkuntza Normalizazioko Aholkulari Teknikook zeuen ikastetxetik jarraitu ahal izango duzue jardunaldia.

Saioak urriaren 26an eta 27an “streaming” bitartez zabalduko ditu IREKIAk Gasteizko Lakuako Euskaldun Berri Aretotik.

Jardunaldia jarraitzeko gure webgunera jo: 

 www.ulibarri.euskadi.eus 

Sarreran, albisteetarako erdiko gunean, Internet loturak egongo dira.

Bestetik, hementxe daukazue aurtengo Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren egitaraua

Euskaltzaindiak bultzaturiko "Euskararen herria ehuntzen" izeneko unitate digitala

  1. 2020.10.15
  2. B01 HNA

Euskaltzaindiak bultzaturiko "Euskararen herria ehuntzen" izeneko unitate digitalari buruzko informazioa:

“Proposamen didaktiko honen helburua hauxe da: euskararekin,euskal kulturarekin eta gizartearekin konprometituriko Batxilergoko lehen mailako zein bigarren mailako ikasleak hezteko bidean, urrats bat egitea eskua elkarri emanda.

Soziolinguistika dugu jorratzen den gai orokorra, baina kontzeptuak edo hiztegia lantzeaz harago, ekinbidea da erronka honen oinarria. Eskuartean duzun proposamenari jakingarri eta baliagarri iritziko diozulakoan,ikastetxean zabaldu eta erabiltzera gogatu nahi zaitugu. Unitatea osorik nahiz zatika erabil dezakezue eta, horren bitartez, euskararen egoera orokorraz gain, nork bere herriko egoeraz ere hausnartu ahal izango du.”

Informazioa eta argazkia unitate digitaletik hartuak.