Azken albisteak

URRUZUNO literatur lehiaketa (2021-22)

  1. 2022.01.11
  2. B01 HNA

37. ediziora iritsi da  14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako URRUZUNO literatur lehiaketa.

Ondoko ikasmailetako gazteek parte har dezakete, 2 arlotan (prosa eta poesia) banatuta:

A kategoria ( Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak).

B kategoria ( DBHko 3. eta 4. mailak).

Aurkezten diren lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatur saririk irabazi gabeak. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.

Lanen neurriak hauek izango dira:

Prosa:   - A kategoria: 5000-15000 karaktere artean, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean, 12ko letra-tamainarekin).

             - B kategoria: 4000-12000 karaktere artean, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean, 12ko letra tamainarekin).

 

Poesia: - A kategoria: gutxienez 75 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

              - B kategoria: gutxienez 50 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).  

 

Ikus oinarriak osorik  hemen.

Kategoria bakoitzean 10 lanik onenak (5 lan, arlo bakoitzeko) aukeratzeko epaimahaia izendatzen da urtero. Bost idazle daude horien artean.

Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Horrez gain, diploma jasoko dute eta euren lanak Sagastiberri  izeneko bilduman argitaratuko dira.

2022ko lehiaketan izena emateko epea urtarrilaren 10etik otsailaren 28ra bitartean egongo da zabalik, bi egunak barne. Lanak eskabide-orriarekin batera aurkeztuko dira, word formatuan. Lanak aurkezteko sakatu hemen.

Bostehundik gora dira dagoeneko urruzunotarrak, eta ekimen honekin luzaroan jarraitzeko asmoa dugu, urruzunotarrak gehituz.

 

Zuk urruzunotar izan nahi?

Informazioa eta argazkia NOLEGA-tik hartuta.

laba gara, laba gunea, laba sarea, laba iruñea

  1. 2022.01.10
  2. B01 HNA

 

Urte berriari hasiera emateko, Iruñean sukaldatzen ibili den gizarte mailako LABA proiektuak aurreko egunean zabaldu zuen bere aretoaren atea.

Euskal kultura eta euskaltaleen gune berria da LABA. Ezagutu nahi? 

Webgunea: laba.eus

Twitter kontua: @labasarea

Instagram kontua: LABA

YouTube kanala: LABA

Informazioa eta argazkia LABA-tik harturik.

 

 

#DAMOLAT, unitate didaktikoa

  1. 2021.12.21
  2. B01 HNA

 

Abenduaren 2an gauzatu zen Igo Bolumena jardunaldiaren emaitzetako bat, Damolat unitate didaktikoa, sarean dago jada. Periferiako ikasle nerabe euskaldunentzako diseinatutako plan bat daAEK-AHIZEk Ikastolen Elkartearekin landu duena.

Unitatearen dokumentazioak azaltzen duenez, periferiako gazteek euskararekiko dituzten asoziazioak, jarrerak eta praktikak identifikatu eta ikastetxeak haiekiko mantentzen duen lotura baliatuta, laguntza eskaini nahi da euskarazko kultur edukiak jaso eta bizitzeko tresnak sortzeko. Nola? Gazteei zuzenean galdetuz, euskal kulturarekiko atea zabalduz eta euren pentsaera eta bizipenetatik hizkuntza eta kultura berrinterpretatuz eta barneratuz.

BestaldeIgo Bolumena jardunaldiak eman zuena Youtube-n grabatuta geratu da.

Unitate didaktikoa: https://labur.eus/5TcHw

 

Argazkia eta edukia Sustatu-tik hartuta

22.KORRIKA-k bideoa argitaratu berri du

  1. 2021.12.1
  2. B01 HNA

 

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du 22. KORRIKAk 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean. «HITZEKIN» da hautatutako leloa, AEKren esanetan, «euskara HITZetik EKINtzetara eramateko unea delako». 

Euskal Herri osoan barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia, Amurrio abiapuntu eta Donostia helmuga hartuta. 11 egun izango dira, eta 2.500 kilometro inguru burutu ostean, Gipuzkoako hiriburuan bertan jakingo da KORRIKAren sekreturik handienetakoa: lekuko barruan milaka kilometro egin dituen mezua.

Alizia Iribarren AEKren koordinatzaile nagusiaren esanetan, «egun, oraindik, KORRIKAk jaiotzetik izan dituen bi helburuek oso bizirik diraute: euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea». Lehendabizikoaren gainean, Iribarrenek hau gehitu du: «AEKn jakitun gara pandemiak errotik ezabatu duela euskara plazatik zein askoren bizitzatik; eta, beraz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu KORRIKAk dakarren euskararen aldeko uholdea berreskuratzea».

Bestetik, diru-bilketari dagokionez, eta aurrerapausoak eman diren arren, «Administrazioari dagokionez, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak», dio AEKren koordinatzaile nagusiak, «eta ezinbestekoa da Euskal Herri osoak nahitaezkoa duen helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea». Hori dela eta, 22. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiei laguntzeko baliatuko du AEK-k.

Atzo argitaratu zen 22.KORRIKAren bideoa.

Informazio gehiagorik: https://labur.eus/WejqC

Argazkia, informazioa eta bideoa AEK-ko webgune eta YouTube kanaletik hartuta.

 

DA! Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da

  1. 2021.12.06
  2. B01 HNA

 

Egizue klik eta 56. Durangoko Azokaren egitarau osoa ikusiko duzue

 

https://labur.eus/KK4hv