Hezkuntza-administrazioaren baliabideak

84/2019 Dekretuaren 8. artikuluan zehazten dira  Hezkuntza-administrazioak Ulibarri Programan aritzen diren ikastetxeei eskainiko dizkien baliabideak. Honako hauek dira, laburbilduta: 

 

Berritzeguneetako hizkuntza normalizazioko aholkularien laguntza pertsonalizatua.

 

Ikastetxe publikoetan, ikastetxeko hizkuntza normalizazioko arduradun teknikoari asteko eskola-emankizunetan 3, 6 edo 9 liberazio-orduko esleipena.

 

Diru-laguntza itunpeko ikastetxeei, ikastetxeko hizkuntza normalizazioko arduradun teknikoari bere eskola-emankizunetan esleitu zaizkion 3, 6 edo 9 liberazio-orduen kostua ordaintzeko.

 

90 orduko aitortza,  prestakuntza- edo berrikuntza-jarduera gisa, Ikastetxeko hizkuntza normalizazioko arduradun teknikoari; eta 60 ordukoa, Hizkuntza Normalizazio Batzordeko kide diren irakasleei.

 

Ikastaroak, mintegiak eta prestakuntza-jarduerak, hizkuntza normalizazioko arduradun teknikoen,  eta Hizkuntza Normalizazioko Batzordeetako kideen eta, oro har, ikastetxeko irakasleen gaitasun teknikoa hobetzeko.

 

Ulibarri Programan sortutako eta jasotako materiala.

 

Materialen esleipenean euskarazko bertsioa egotea bermatzea, batez ere ikastetxeak hornitzeko hezkuntza softwarearen kasuan.