Ulibarri programaren araudia
Ulibarri Programa dekretu bidez arautu izan da 2003tik. Gaur egun, Ulibarri Programa arautzeko indarrean dagoen Dekretua honako hau da:
Besteak beste, Ulibarri Programa honako lege eta arau hauetatik eratortzen da:
10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa
(15. artikulua: Ikasle guztiei aitortzen zaie irakaskuntza euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea irakasmaila guztietan. Horretarako, Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak neurri aproposak hartuko dituzte Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko irakaskuntzan elebitasuna gero eta orokorragoa izan dadin).(12. Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu euskararen erabilera eskolagiroan bermatzeko, klase barruan nahiz klasez kanpoko ekintzetan ohizko adierazpide bihurtuz).
1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.
(G HELBURUA: Ikasle guztiek, baldintza beretan, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzea, euskararen erabilera bultzatuz eta normalkuntzari lagunduz.)HEZIBERRI 2020: HEZKUNTZA‐EREDU PEDAGOGIKOAREN MARKOA
(3.3. Eleaniztasuna garatzeko orientabideak, euskara ardatz hartutaErregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartaren (1992) arabera, kontuan hartuz ingurunearen baldintzek eta gizarte‐harremanek gaztelania erabiltzera bultzatzen dutela, eta –ebaluazioek erakutsi dutenez– irakatsi eta ikasteko prozesuan euskara erabiltzea funtsezkoa dela ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzeko gai izateko, sistema eleaniztun honek euskara izango du ardatz, era horretan gainditu ahal izateko bi hizkuntza ofizialen arteko desoreka –gaur egun euskararen aurkakoa–, eta bi hizkuntzen berdintasun soziala eta ikasleen aukera‐berdintasuna sustatzeko. Horregatik, euskara ohituraz eta modu normalizatuan erabiltzen dela bermatuko da, barruko nahiz kanpoko jardueretan eta, oro har, eskolako ekintzetan).