Beba Lapiko

Ikasleek euskaraz ahoz komunikatzeko konpetentzian aurrerapausoak eman ditzaten sortu da Berba-lapiko proiektua. Egitasmoa testuinguru soziolinguistiko erdaldunetan garatzen da eta ikastetxeko euskararen erabileran eta ikasleen hizkuntza komunikaziorako konpetentzian sakontzea du helburu. Hala, proiektuaren azken xedea ikasleen euskarazko ahozko komunikazioa hobetzea da, hiztun aktiboak sortzea, euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendua dutenak. Horretarako, irakasleei laguntza eskaintzen die Berba-lapikok ahozko konpetentziaren irakaskuntzan formatzeko eta ikasleen jardunean eta hezkuntza-prozesuan eragiteko.

Soziolinguistika Klusterrak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen zuzendaritzarekin 2017-2018 ikasturtean abiatu zuen Berba-lapiko proiektua. 2023-2024 ikasturtean, Berritzegune Nagusiko aholkulariek lagunduta, Arabako 10 ikastetxetan, Bizkaiko 18tan eta Gipuzkoako 11 ikastetxetan garatzen da Berba-lapiko, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arte, gela barruan eta modu sistematizatuan.

Orain arteko esperientziak erakutsi digu Berba-lapiko esku hartze eraginkorra dela ikasleen euskarazko gaitasuna eta erabilera sustatzeko eta euskararekiko atxikimendua lantzeko. https://soziolinguistika.eus/eu/2024/01/15/eaeko-40-eskolatan-inplementatuko-da-ahozko-komunikazioa-lantzeko-berba-lapiko-proiektua-2023-2024-ikasturtean/