Azken albisteak

Urruzunoko eta Euskal Girotze Barnetegiak

Urruzunoko eta Euskal Girotze Barnetegietako ebazpenak argitaratu dira

 

14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako literatur lehiaketa da Urruzuno, eta  literatur zaletasuna eta sorkuntza ditu helburu nagusi.

 

Euskararekiko eta euskal kulturarekiko ezagutza eta atxikimendua hobetzea dute xede Euskal Girotze Barnetegiek. Hizkuntzen inguruko hausnarketa, hizkuntza aniztasuna, gutxiagotutako hizkuntzak edota hizkuntza ekologia bezalako gaiak izango dituzte langai. 4 eguneko egonaldia egiteko aukera izango dute LMH3tik DBH2ra bitarteko ikasleek.

 

Bertan informazio gehiago:

Urruzuno

https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/2024/urruzuno/web01-tramite/eu/

Euskal Girotze Barnetegiak:

https://www.euskadi.eus/behin_betiko_erabakia/egb-2024-2025-ebazpena/web01-tramite/eu/

 

Ekainaren 4an, Durangoko Plateruenan, HNATak elkartuko gara.

Ikasturte osoan lanean aritu ostean, uzta jasotzeko unea iritsi da. Horretarako, ekainaren 4an, Durangoko Plateruenan elkartuko gara Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako HNAT guztiak. Bertan, lantaldeetan osatutako zenbait lan aurkeztuko da eta, ondoren, proiektu guztiak ezagutzeko aukera izango da azokan. Ahozkotasuna lantzeko estrategiak, irakasleak eredu eta eragile, euskal kulturaren transmisioa ikasgelan, oinarrizko hezkuntza soziolinguistikoa, normalizazioa ikastetxearen eremu digitalean eta familiak: zer, noiz, nola komunikatu. Sei gai horien gainean ardaztu dira egitasmoak. Beraz, aukera ederra izango dugu gure kideek egindakoa lanak ikusteko, elkar ezagutzeko eta sareak josteko.

Ulibarri Programa: 2024-2025ean izena emateko edo jarraitzeko eskaera epea zabalik

Ulibarri programan sartu edo jarraipena egiteko itunpeko ikastetxeentzat Agindua eta ikastetxe publikoentzat Barne ebazpena argitaratu da. 

Epea: 2024-05-07 / 2024-06-06

 

ULIBARRI BERRIAK/JARRAITASUNA (IKASTETXE PUBLIKOAK)

 

https://educacion.hezkuntza.net/eu/group/deialdiak/ulibarri-2024

 

ULIBARRI BERRIAK (ITUNPEKO IKASTETXEAK):

https://www.euskadi.eus/servicios/0173223

 

ULIBARRI JARRAITASUNA (ITUNPEKO IKASTETXEAK):

 

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0173224

 

 

Informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/ulibarri_berri/web01-tramite/eu/ 

 

Aranzadi Elkarteak bisita gidatuak antolatu ditu Irulegiko aztarnategia ezagutzeko

Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak zorioneko egin gaitu eta berrikuntza esanguratsuak
dakartza arkeologia- eta hizkuntza-munduan. Baina galdera berri aunitz ere ireki ditu.
2022ko azaroan aurkeztu zenetik, Euskal gizarteak berea egin du aurkikuntza hau,
baino eskuaz haratago Irulegiko aztarnategian ikerketa prozesuak luzerako
jarraitzen du.

2024ko kanpaina arkeologikoa martxan dago jada, eta Aranzadiren eskutik,
arkeologoen lana ezagutzeko aukera paragabea eskaintzen dugu. Irulegiko Eskua
agertu zen aztarnategira bisita gidatua, Aranzadiko arkeologoek gidatuta.

Bertan Burdin Aroko herrixkaren hiru etxebizitza eta kale nagusia erakutsiko dira.
Gainera, udaran zehar arkeologoak lanean dauden bitartean bisita egiteko aukera
eskaintzen dugu. Herrixkaz gain, XV. mendeko nafar gaztelua bisitatzeko aukera ere
egongo da, guztia Aranzadiren arkeologoen eskutik.

Informazio gehiago, HEMEN

 

Hizkuntza propioak eta atzerriko hizkuntzen trataera bateratua lantzeko proiektuak.

Deialdi honen xedea da 2024/2025 ikasturterako Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei baliabideak ematea Hizkuntza Proiektuak sustatzeko, euskararen erabileran sakonduz, modalitate hauetako batean: A Modalitatea: Ikastetxeko berrikuntza proiektua, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia zein konpetentzia eleaniztuna garatzen dituena, hizkuntzen tratamendu integral eta integratuaren bidez, bi hizkuntza koofizialak eta atzerriko hizkuntzak kontuan hartuta (I. eranskina). B Modalitatea: Ikastetxeko berrikuntza proiektua, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia eta eleaniztasunerako konpetentzia garatzen dituena atzerriko hizkuntzetako curriculum arlo eta jakintzagaien irakaskuntzan ekimen berritzaileetan sakonduko duena, AICLE/CLIL (Edukiaren eta Hizkuntzaren Ikaskuntza Integratua) metodologiaren bidez, diziplinarteko proiektuen bidez, eremuka lanean…. (I. eranskina).

Bi modalitateetan berrikuntza proiektuek Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren garapenari lotutako prestakuntzajarduerak barne hartu behar dituzte.

Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 7tik 22ra bitartekoa da, biak barne.

Informazio gehiago lotura honetan: https://www.euskadi.eus/informazioa/eleaniztasunerantz-proiektuak-eta-prestakuntza/web01-a3htreba/eu/