Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri Programa
Ulibarri Programa ikastetxeen hizkuntza normalizazioaren gaineko programa da. Hezkuntza Sailak 1996-1997 ikasturtean jarri zuen martxan eta, une honetan, EAEko 400 ikastetxe inguru ari dira programan parte hartzen. Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri programaren helburu nagusia EAEko ikastetxeetan euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da, ikastetxeen eguneroko jardunean, esparru guztietan eta hezkuntza komunitate osoa aintzat harturik.
Ulibarri Programa 84/2019 Dekretuak arautzen du. Hortaz, programa honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek Dekretuan zehazten diren betebeharrak bete behar dituzte eta, behin Programan egonda, Dekretu berean aipatzen diren baliabide eta zerbitzuak jasoko dituzte.