Ulibarri Programan sartzeko prozedura

 

84/2019 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten Ulibarri Programan onartua izateko ikastetxeek jarraitu behar duten prozedura. Laburbilduta:

 

- Ulibarri Programan onartuak izan nahi duten ikastetxeek eskabidea aurkeztu beharko dute Hezkuntza Sailak urtero egiten duen onarpen-deialdian.

 

- Honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira eskabidearekin batera:

 

Ikastetxearen hizkuntza normalizazioko proiektua, Berritzeguneetako hizkuntza normalizazioko aholkulariek emandako instrukzioekin bat.

 

Proiektu-proposamenak ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren edo ikastetxeko Eskola Kontseiluaren onarpena baduela egiaztatzen duen agiria (akta).

 

Proiektu-proposamena ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren ildo nagusietan txertatzen dela egiaztatzen duen Ikastetxeko zuzendaritzaren agiria.

 

Prozesu hau modu egokian burutzeko, ikastetxeetako zuzendaritzak bere zonaldeko Berritzeguneko Hizkuntza Normalizazioko Aholkulariarekin harremanetan jarri eta urratsak harekin batera egitea gomendatzen da.