TAILERRA - Hiztunen Portaera Aztertzen
Hizlaria: Eskola Hiztun Bila
Data: 2016-03-02
Jardunaldia: Eskola Hiztun Bila: XIX. jardunaldia - Gasteiz
Formatua: Mintegia
Azalpen laburra:
Aztertutako kasuak Irten hizkuntzaren armairutik hartuak dira. Liburuak aurkezten dizkigun lau hiztun aukeratu genituen: Bittor, hiztun herabea; Xabier, hiztun errea; Isabel, euskaldun berria eta Nerea, hiztun militantea.
Hiztunon portaeraren deskribapen zehatza eta azterketa liburutik hartu genuen. Hemen aurkituko dituzu. Azterketarako gidoiak eta lan tresnak ere hemen aurkituko dituzu.Taldeen azterketaren ondorio idatziak aldiz, horiei dagokien esteketan aurkituko dituzu.